Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Erakusketak

"Azkeneko gizakia Lurraren gainean (Joan Alvado)" erakusketa FNAC Donostian

Azkeneko gizakia Lurraren gainean

Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Azkeneko gizakia Lurraren gainean (Joan Alvado) erakusketa irekita egongo da apirilak 2tik maiatzak 19ra FNAC Donostian.

Jarraitu irakurtzen

Apirilaren 5ean “San Telmo pil-pilean” bisita gastronomikoak itzuliko dira museora

Ostiral honetan, apirilak 5, San Telmo pil-pilean ibilbide gastronomikoa egiteko aukera izango da museoan. 18:30ean izango da, euskaraz eta sarrerak dagoeneko salgai daude museoan.

Jarraitu irakurtzen

"Kongoko emakumeak – Itxaropen bidea" (Isabel Muñoz) erakusketa Okendo Kultur Etxean

Kongoko emakumeak

Giza Eskubideen 17. Zinemaldiaren Kongoko emakumeak – Itxaropen bidea erakusketa irekita egongo da martxoak 29tik maiatzak 4ra Okendo Kultur Etxean.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen 17. Zinemaldian euskal ekoizpeneko hiru estreinaldi, kalitatezko animazioa eta Ozon edo Akhavan bezalako izenak sail ofizialean aurkeztuko dira

Grâce à Dieu

Soinujolearen semea (2018), Fernando Bernuések zuzendua, izango da datorren apirilaren 5ean Victoria Eugenia Antzokian hasiera emango dion filma Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiari, Donostiako Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatuta.

Grâce à Dieu (2019), François Ozonek zuzendua, izango da apirilaren 12an zinemaldiari amaiera emango dion filma, Annemarie Jacir zinegile palestinarrak Zinemaldiaren sari berezia jasoko duen gala batean.

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoak Arzak bere saltsan aurkeztu du, sukaldariari egindako aitorpena

Arzak bere saltsan erakusketa aurkeztu eta ireki dugu gaur. Erakusketa, museoko Laborategian dagoena, Luisa López Telleriak komisariatu du, eta doan bisitatu ahal izango da martxoaren 26tik ekainaren 16ra. Gainera, jarduera programazio zabal batek osatuko du.

Jarraitu irakurtzen

Martxoaren 21etik aurrera zabalik egongo da Urgulleko Historiaren Etxea

Historiaren etxea

Udaberriarekin batera, martxoaren 21ean, ateak zabalduko ditu Urgull mendian (zehazki, motako gazteluan) dagoen Historiaren Etxeak.

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoaren gonbitea heriotzari buruz hitz egiteko: "Heriotza. Ante la muerte"

Heriotza. Ante la muerte da San Telmo Museoaren erakusketa berria. Museoak antolatu eta ekoiztutako proiektua da, eta Deustuko Unibertsitateko José Ángel Achón katedradunarekin batera komisariatutakoa. Erakusketa martxoaren 13tik maiatzaren 26ra egongo da zabalik.

Jarraitu irakurtzen

Martxoan artista tailerrak, Axpi, Nagore Amenabarro, Ane Rodriguez eta Maider Aldasororekin

Martxoko familia tailerrek ohi baino kutsu artistikoagoa izango dute, izan ere, familientzako lau artista tailer antolatu ditugu: Ainara Azpiazu Aduriz Axpirekin, martxoaren 9an; Nagore Amenabarrorekin, martxoaren 16 eta 23an, eta Ane Rodriguez Zaitegirekin eta Maider Aldasororekin, martxoaren 30ean.

Jarraitu irakurtzen

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi gurean

Gure ahotsak

Hirian egiten diren emakumeen asterik beteranoenak abiatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 4an: Altzan XXXIV.a eta Intxaurrondon XXXI.a. Albiste honetan Donostia Kulturaren sarean hilabetean zehar izango ditugun hainbat ekitaldi bildu ditugu.

Jarraitu irakurtzen

Heriotzari eta Arzaki buruzko erakusketa bana zabalduko ditu museoak martxoan

Heriotza. Ante la muerte, martxoaren 13tik, eta Arzak bere saltsan, martxoaren 26tik, izango dira martxoko erakusketa proposamen berriak San Temo Museoan.

Jarraitu irakurtzen