Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Erakusketak

"30argazki30" erakusketa irekita Gipuzkoako Argazkilari Elkartean

30fotos30

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko 30argazki30 – Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen oroimenak erakusketa irekita egongo da urriak 24tik azaroak 8ra Gipuzkoako Argazkilari Elkartean.

Jarraitu irakurtzen

“Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia”, erakusketa berria San Telmon urriaren 26tik

Gaur MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren erakusketa zentrala aurkeztu da, egoitza bikoitza izango duena: San Telmo Museoa eta Euskadiko Arkitektura Institutua, bienalaren egoitza nagusia. Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia orain arte inoiz ikusi gabeko erakusketa bat da, 150en bat lan ikusgai dituena. Erakusketa urriaren 26tik urtarrilaren 12ra arte egongo da ikusgai bi egoitzetan.

Jarraitu irakurtzen

San Telmok eta Artiumek ‘Suturak’ katalogoa aurkeztu eta omenaldia egingo diote Xabier Saénz de Gorbeari

San Telmo eta Artium museoek SUTURAK. Cerca a lo próximo erakusketaren katalogoa aurkeztuko dute urriaren 29an, 19:00etan San Telmo Museoan. Gainera, ekitaldia Xabier Sáenz de Gorbeari egindako omenaldia ere izango da. Izan ere, Sáenz de Gorbea, erakusketaren komisarioa (2014an aurkeztu zen San Telmo Museoan), 2015ean zendu zen. Ekitaldiak sarrera librea izango du bete arte, eta gaztelaniaz burutuko da.

Jarraitu irakurtzen

Abian da DK irratia

DK Irratiaren aurkezpena

1991 urtean jaiotako Altzako Casares Irratiaren urrats berria da Donostia Kultura Irratia. Lehengo izaerari eutsiz, jauzi bat eman du hiriko eta aldirietako kulturaren leiho bihurtzeko. Inguruko kultur ekosistema zabalari begira jarriko den leihoa izango da, beti ere, kultur zaletasunaren ikuspuntutik. FM 107.4 sintonian eta, irratia.donostiakultura.eus webgunean entzun daiteke.

Jarraitu irakurtzen

80 artista eta talderen lanak asteburu honetan, Artista Liburuari Buruzko V. Topaketetan

Artista Liburuari Buruzko Topaketak aurten bosgarren aldiz antolatu dira, eta asteburu honetan, urriaren 11tik 13ra, San Telmo Museora iritsiko dira.

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoko familientzako programazioa, urritik aurrera

Famili tailer bateko irudia. Argazkilaria O. Moreno

Aste honetan hasiko da San Telmo Museoak familientzako jaurduerekin osatutako larunbatetako eskaintza, apirilera arte luzatuz. Sendo eta egonkortuta dago jadanik programazio hau eta aurtengoan ere, helburua museoa familien aisialdirako gune ireki bihurtzea da. 2019-2020 programazioak 33 jarduera biltzen ditu guztira.

Jarraitu irakurtzen

"Zipi eta Zape jatorrizko formatuan" erakusketa irekita

Zipi y Zape

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Zipi eta Zape jatorrizko formatuan – Escobarren marrazki erakusketa bat erakusketa irekita egongo da irailak 20tik azaroak 4ra FNAC-en.

Jarraitu irakurtzen

Malkovich kamaleoikara Sandro Millerrek fotografiatua, San Telmo Museoko Laborategian

San Telmo Museoko Laborategiak Sandro Miller. Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia erakusketa hartuko du 2019ko irailaren 13tik azaroaren 17ra arte, doako sarrerarekin ikusi ahal izango dena. diChroma Photographyren eskutik San Telmora iritsi den erakusketa ibiltaria da.

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoak Mugak Arkitektura bienalean parte hartuko du erakusketa eta jarduerekin

Gaur aurkeztu dute Mugak Arkitektura Bienalaren bigarren edizioa, urriaren 10etik abenduaren 12ra izango dena Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako hainbat lekutan. 25 erakunde eta elkarteren parte hartzea izango du, tartean, San Telmo Museoarena.

Jarraitu irakurtzen

Erlea Maneros Zabalak hartuko du Ibon Aranberriren lekukoa Museo Bikoitza programan

San Telmo Museoak iragarri du Museo Bikoitza esku-hartze programaren hurrengo artista gonbidatua Erlea Maneros Zabala izango dela, Ibon Aranberrik hala hautatuta. Aranberri izan da programaren lehen edizioko artista gonbidatua eta ekainean aurkeztu zuen bere lanaren emaitza: Itzal-marra instalazio bikoitza.

Jarraitu irakurtzen