San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak lankidetza harremana berritu dute akordio berri bat sinatuz. Kutxa Fundazioak kolaboratzaile pribatu gisa laguntzen dio museoari, zaharberritu eta zabaldu zenetik, eta akordio honek esanahi berri bat ematen dio harreman horri, bi erakundeek interesa duten bi arlo indartzera bideratutako egitasmoen bidez: argazki funtsen tratamendua eta sorkuntzari bultzada, Artea Abian proiektuan zehaztuko dena.
Euskaltzaindiak eta San Telmo Museoak, Laboral Kutxaren babesarekin, Euskara ibiltaria erakusketa aurkeztu dute San Telmo Museoko Laborategian, Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizunen harira. Erakusketa azaroaren 29tik otsailaren 23ra egongo da zabalik, doako sarrerarekin.
Urriaren 21ean abiatu genuen Donostia Kultura Irratia (FM 107.4) eta gaurtik aurrera webgunearen aukera gehienak prest ditugu jada.
Azaroaren 29tik abenduaren 4ra Euskararen Eguna ospatzeko egitarau zabala eta doakoa antolatu dute museoan Euskara Zerbitzuak, San Telmo Museoak berak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Mintzanetek.
Gaur Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketa aurkeztu dugu gaur San Telmo Museoan, Kiputz leizean (Mutriku, Gipuzkoa) egindako aurkikuntzen ingurukoa; azaroaren 16tik 2020ko otsailaren 9ra egongo da zabalik San Telmo Museoan, eta ondoren, Altamiran; erakusketa bi museoek antolatzen dute Gordailuarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera. Pedro Castaños eta Xabier Murelaga izan dira komisarioak.
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketa Zeharkako begiraden bidez ezagutzeko aukera eskainiko du San Telmo Museoak: Gillermo Zuaznabar erakusketaren komisarioak eta Txema García Amiano eta Xabier Zirikiain diseinatzaileek bisita gidatuak eskainiko dituzte erakusketara, ibilbidea beren hausnarketetatik eta ikuspegitik eginez.
San Telmo Museoak, ártyco enpresarekin, bere bilduman balio eta tradizio handia duen pieza bat zaharberritu du, jineta ezpata. Armagintza bildumako pieza da eta bere bikaintasunagatik nabarmentzen da. Zaharberritze lanak ehunetan eta metaletan zentratu dira eta era separatuan landu dira. Gainera, lanek interes handia sortu dutenez, museoak Miakako zenbaki bat eskaini dio.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Paul Naschy – Autobiografia bat iruditan erakusketa irekita egongo da urriak 26tik abenduak 14ra Okendo Kultur Etxean.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Creators of Legends – HR Giger-i omenaldia erakusketa irekita egongo da urriak 26tik azaroak 10ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XV: Ajuar funerario – Beñat Olea / Fantasia marrazten erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 16ra Udal Liburutegian (Alderdi Eder).
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa