Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Zinema

Errealitate birtuala 10 film laburrekin iritsi da Giza Eskubideen Zinemaldira

Seguir con vida: Mediterráneo

Errealitate birtuala 10 film laburrekin iritsi da Giza Eskubideen Zinemaldira. Apirilaren 20a eta 22a bitartean ikusi ahal izango dira Zinemaldiko Informazio Bulegoan Victoria Eugenia Antzokian (Okendo plaza). Ordutegia: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00.

Jarraitu irakurtzen

"Giza eskubideei begira" erakusketa Carlos Santamaría Zentroan (UPV/EHU)

Giza eskubideei begira erakusketa gaur aurkeztu dute, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroan. Maitzaren 18ra ikuskagai egongo da.

Jarraitu irakurtzen

UNESCOren "Eskola bideak" erakusketa Aiete Kultur Etxean

Eskola bideak

Giza Eskubideen 16. Zinemaldiko UNESCOren Eskola bideak erakusketa irekita egongo da apirilak 11tik ekainak 10era Aiete Kultur Etxean.

Jarraitu irakurtzen

30 film luze, 23 film labur, 4 erakusketa eta hainbat jarduera Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldian

L'Atelier

Petra Volpe suitzarrak zuzendutako El orden divino (Die göttliche Ordnung, 2017) filmak emango dio hasiera Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldiari datorren apirilaren 20an, Victoria Eugenia Antzokian.

Zinemaldia apirilaren 27an amaituko da Laurent Cantet frantziarraren El taller de escritura (L'Atelier, 2017) filmarekin. Amaiera-ekitaldian, zinemagileak Zinemaldiaren sari berezia jasoko du bere ibilbideagatik.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldiaren Gazte Epamahaia: zozketaren emaitzak

Apirilaren 20tik 27ra izango den Donostiako Giza Eskubideen 16. Zinemaldian Gazte Epaimahaikidea izateko zozketan hautatua izan zaren jakiteko klik egin esteka honetan.

Aukeratuak izan diren pertsonek apirilaren 15a baino lehen baieztatu edo ezeztatu beharko dute bere partaidetza.

Jarraitu irakurtzen

"Gosearen soinua" erakusketa irekita

Gosearen soinua

Giza Eskubideen 16. Zinemaldiarekin batera prestatutako jardueren artean, FNAC-n Gosearen soinua erakusketa zabalik egongo da apirilaren 1etik 30era.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea apirilaren 20a arte luzatu da

Antzoki Zaharra

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdian eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaitzen zen, baina martxoaren 27an egin den Tokiko Udal Gobernu Batzordeak akordio hau hartu du:  2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdiaren barneko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20a arte luzatzea.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen 16. Zinemaldiak 761 film labur jaso ditu

Watu Wote

Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiak 761 film labur jaso ditu Nazioarteko Lehiaketan parte hartzeko. Azkeneko hautaketa 20 lan ingurukoa izango da, Gazte Epaimahaiak baloratuko dituenak.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 26tik apirilaren 8ra.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen 16. Zinemaldiaren programazioaren aurrerapena

City of Ghosts

Petra Volpek zuzendutako El orden divino (Die göttliche Ordnung, 2017) film suitzarrak emango dio hasiera, datorren apirilaren 20an eta Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak antolatutako Donostiako 16. Giza Eskubideen Zinemaldiari. Zinemaldia apirilaren 20tik 27ra bitarte egingo da.

Jarraitu irakurtzen