Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Zinema

2020ko Fanzineen Gerra

2020ko Fanzineen Gerra

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro ekin dio Fanzineen Gerrari euskarri horien bitartez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Jarraitu irakurtzen

Donosskino urrian itzuliko da film labur sorta berri batekin

Donosskino 2020

Bere laugarren edizioan, Donosskinok, Donostiako Film Laburren Festibala, bost eguneko programazioa aurkezten du, urriaren 13tik 17ra arte, non berriz ere publikoak istorio ezberdinetaz gozatzeko aukera izango duen.

Jarraitu irakurtzen

2020/21 ikastaroak: matrikulazio epea luzatu da

Donostia Kulturako 2020/21 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 8ra arte.

 

Jarraitu irakurtzen

Beldurrezko Asterako Gazteen Epaimahairako izen-emate epea zabalik dago

Gazteen Epaimahaia 2020

Hamabosgarren urtez jarraian, Donostia Gazteriak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean parte hartu eta Gazteen Epaimahaia eratuko du; 60 pertsonekin osaturiko taldeak film laburren irabazlea aukeratu eta 31. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete urriaren 13 bitarte.

Jarraitu irakurtzen

"Topic Museoa: Alegiazko izakiak" erakusketa zabalik Okendo Kultur Etxean

Topic Tolosa

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako ad hoc diseinatu du Tolosako Topic Museoak erakusketa bat: Alegiazko izakiak. Erakusketa irailaren 25ean inauguratuko da Okendo Kultur Etxean eta irekita egongo da azaroaren 9ra arte. Bertan 80 txotxongilo ikusi ahal izango dira, eta horietatik erdia ez dira inoiz ikusgai jarri. Hala, lehen aldiz irtengo dira Topiceko biltegietatik, museoko pieza gisa beren burua "gizartean aurkezteko" gogoarekin.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoetako udazkeneko programazioa aurkeztu du

udazkeneko programazioa

Gaur, irailak 16, Donostia Kulturak aurkeztu du Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoan eta Larratxo K.E.-n izango diren arte eszenikoetako 52 ikuskizunen (23 kontzertu, 16 antzezlan eta 13 dantza pieza) programazioa.

Jarraitu irakurtzen

Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena

La Nuée

Jarraian urriaren 30a eta azaroaren 6a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean Sail Ofizialean lehiatuko diren zenbait film luzeren aurrerapena.

Jarraitu irakurtzen

“Peninsula” film korearrak inauguratuko du urriaren 30ean Beldurrezko Astea

Península

Train to Busan 2: Peninsula (2020) film korearrak, Yeon Sang-ho-k zuzenduak, inauguratuko du datorren ostiralean, urriaren 30ean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea.

Jarraitu irakurtzen

Javier Botet aktorea da protagonista 2020ko Beldurrezko Astearen kartelean

Semana de Terror 2020

Javier Botet ezinbesteko presentzia da azken urteotan munduko fantasiazko zineman, eta bera da protagonista urriaren 30etik azaroaren 6ra izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartelean.

Jarraitu irakurtzen

2020-2021: irailaren 14an zabalduko da matrikulazioa

2020-2021 ikasturtea: ikastaroak

Donostia Kulturak eskaintzen dituen ikastaroetan matrikulazioa irailaren 14an hasiko da, arratsaldeko 16:00etan. Izen emateak egin daitezke bai kultur etxeetan baita donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ere. Epea zabalik egongo da irailaren 27ra arte.

Jarraitu irakurtzen