Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Zinema

Luis Buñueli buruzko zikloa hastera doa

Un perro andaluz

Datorren ostiralean, urtarrilaren 6an hasiko da Luis Buñuel (Calanda, Teruel, 1900 – Mexiko Hiria, 1983) zinegile espainiarrari eskainitako Nosferatu zikloa Tabakaleran, bere lehen bi filmen emanaldiarekin: Un chien andalou (1929) eta L'Âge d'or (1930).

Jarraitu irakurtzen

Bost luzemetrai eta film laburren antologia bat Filmazpit katalogoan sartu dira

Hamada

Filmazpit-ek 2021. urteari bide ematen dio, askotariko eta kalitatezko filmak bere katalogoan gehituz. Dokumental batek, bi animaziozko filmek, bi drama sozialek eta beldurrezko film laburren bilduma batek osatzen dute eskaintza berria, kultur, gizarte eta hezkuntza erakundeetan proiektatzeko aukera luzatuz.

Jarraitu irakurtzen

Luis Buñuelen zinemak 2021eko programazioa inauguratuko du Tabakalerako pantailan

Buñuel

Nosferatu ziklo berria Aragoiko zinemagileari eskainita egongo da, haren jaiotzaren 120. urteurrenean: hark zuzendu zituen 32 filmak proiektatuko dira eta Buñuel + Plus programak eskaintza osatuko du 13 saiorekin. Saio horietan Buñuelen bizitzarekin eta lanarekin lotura duten 18 titulu proiektatuko dituzte.

Jarraitu irakurtzen

2020ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Basque Culinary Centerek eta Donostia Kulturak akordio bat sinatu dute, Gastronomiaren eta Kulturaren arteko loturak estutzeko

BCC-DK. Joxe Mari Aizega-Jaime Otamendi

Basque Culinary Center-eko ikasleek Donostia Kulturaren txartela jasoko dute, haren abantailez baliatu ahal izateko. Eta Donostia Kultura txartelaren jabeek, berriz, orain arteko onurez gainera, % 10eko deskontua izango dute BCC Clubeko zaleentzat ikastaroetan eta Tabakalerako LABe jatetxean.

Jarraitu irakurtzen

Babes eta higiene neurriak Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia eta kultur etxeetako espazio eszenikoetan

Ongi etorri!

Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetako espazio eszenikoak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu ditugu. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.

Jarraitu irakurtzen

75 euskarazko kultur ekitaldi Donostian Euskaraldian

Euskaraldia

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, 75 bat euskarazko kultur ekitaldi antolatuko dira Donostiako auzo gehienetan, Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera elkarteak eta auzoetako euskara batzordeek lankidetzan antolatuta, Donostia Kulturaren laguntzarekin.

Jarraitu irakurtzen

Zinegoak 2020k Antzoki Zaharra bisitatuko du

Zinegoak 2020

Datorren azaroaren 16, 17 eta 18an, Zinegoak 2020-k Antzoki Zaharra bisitatuko du. Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Jaialdiko (otsailak 24 – martxoak 8) bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen 18. Zinemaldian izena emateko epea irekita dagoeneko

Gaur, azaroak 11, apirilaren 23tik 30ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 18. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 11a izango da.

Jarraitu irakurtzen

"Brainstorming"ek irabazi du 2020ko Fanzineen Gerra

Brainstorming

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da Brainstorming.

Jarraitu irakurtzen