Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Zinema

2021eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 29tik apirilaren 11ra.

Jarraitu irakurtzen

Apiriletik aurrera Tabakaleran, Luis Buñuel asteazkenetan eta igandeetan

Robinson Crusoe

Luis Buñuel Aragoiko zuzendari bikainari eskainitako atzera begirakoari publikoak eskaini dion harrera onari erantzuteko asmoz, Tabakalerako pantaila partekatuak zikloa osatzen duten film bakoitzaren bigarren saio bat eskainiko du apiriletik aurrera. Horrela, Calandako jenioaren lana ikusi nahi dutenek asteazkenetan izango dute aukera, Donostia Kulturako Nosferatu zikloan ohikoa den moduan, eta bigarren bat, baldintza berberetan, igandeetan.

Jarraitu irakurtzen

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi martxo hasieran

Mee too

Donostia Kulturaren guneetan datozen egunetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat ekitaldi bildu dugu albiste honetan.

Jarraitu irakurtzen

Espazio berri bat du Donostia Kulturak bere webgunean zine-argitalpenak salgai jartzeko

Nosferatu

Donostia Kulturako sarrera-salmenten webguneak espazio berri bat du, Donostia Kulturak bere historian zehar kaleratu dituen zine-argitalpenak salgai jartzeko.

Jarraitu irakurtzen

Haur eta gazteei zuzendutako 3 film Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia

Terra Willy (2019), Asto Erregea (2018) eta Vitoria, 3 de marzo (2019) dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikastetxeei eskainiko zaizkien filmak. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era izango da. Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, saioak ez dira presentzialak izango: ikasleek geletan ikusi ahal izango dituzte online moduan zinemaldian zehar, apirilaren 26tik 30era. Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26 arte. Izen ematea mugatua izango da aurreikusitako bistaratze kopurua bete arte.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 2020ko Memoria publikatu

Memoria 2020

Donostia Kulturak 2020ko MEMORIA publikatu du. Egoera honetan, inoiz baino gehiago, nabarmentzekoa da Donostia Kulturak dinamizatzaile gisa duen papera.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 90 bat gaztek osatuko dute. Aurten, COVID 19ak eragindako mugak direla-eta, epaimahaikide gutxiago izango dira. Apirilaren 23 eta 30 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Ikastaroak: matrikulazioa zabalik dago otsailaren 28ra arte

Egia Kultur Etxeko ikastaroa

Donostia Kulturak antolatutako bigarren hiru hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Hain zuzen ere, Donostiako kultur etxeetan eta online egin daiteke matrikulazioa 2021eko otsailaren 28ra arte. Ikastaroak martxoan hasi eta maiatzean amaituko dira.

Jarraitu irakurtzen

Nosferatu Bildumako Luis Buñueli buruzko liburua argitaratu da

Argitara atera berri da Nosferatu Bildumako liburu berria: Luis Buñuel, Aragoiko zinegileari eskainia. Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak editatua, bildumako 17. zenbaki hau Jesús Angulok eta Joxean Fernándezek koordinatu dute, eta urtarrilean hasi eta abendura arte Tabakaleran izango den Luis Buñuelen obraren atzera begirako osoa jasotzen du.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 2020ko Memoriaren balantzea aurkeztu du

Memoria balantzea

Gaur aurkeztu dugu Donostia Kulturaren 2020ko Memoriaren balantzea. Donostia Kultura txerto eraginkorra izan da 2020an. Buru izan da kulturaren sektoreak pandemiaren kontra eratutako "erresistentzia".

Jarraitu irakurtzen