Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Zinema

Donostia Kulturak arte eszenikoetako udazkeneko programazioa aurkeztu du

udazkeneko programazioa

Gaur, irailak 16, Donostia Kulturak aurkeztu du Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoan eta Larratxo K.E.-n izango diren arte eszenikoetako 52 ikuskizunen (23 kontzertu, 16 antzezlan eta 13 dantza pieza) programazioa.

Jarraitu irakurtzen

Beldurrezko Asteko programazioaren aurrerapena

La Nuée

Jarraian urriaren 30a eta azaroaren 6a bitartean ospatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean Sail Ofizialean lehiatuko diren zenbait film luzeren aurrerapena.

Jarraitu irakurtzen

“Peninsula” film korearrak inauguratuko du urriaren 30ean Beldurrezko Astea

Península

Train to Busan 2: Peninsula (2020) film korearrak, Yeon Sang-ho-k zuzenduak, inauguratuko du datorren ostiralean, urriaren 30ean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea.

Jarraitu irakurtzen

Javier Botet aktorea da protagonista 2020ko Beldurrezko Astearen kartelean

Semana de Terror 2020

Javier Botet ezinbesteko presentzia da azken urteotan munduko fantasiazko zineman, eta bera da protagonista urriaren 30etik azaroaren 6ra izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartelean.

Jarraitu irakurtzen

2020-2021 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Udan zerbitzuak eta jarduerak normaltasunez eskaintzen eta programatzen saiatu gara, beti ere osasun arloko agintariek emandako jarraibideak betez, babes eta higiene neurri zorrotzak hartuz. Ikasturte berria irailaren 7an hasiko da eta hemen bildu nahi ditugu Donostia Kulturako guneetako neguko ordutegiak. Aintzat hartu eskolako oporretan (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk direla.

Jarraitu irakurtzen

2020-2021: irailaren 14an zabalduko da matrikulazioa

2020-2021 ikasturtea: ikastaroak

Donostia Kulturak eskaintzen dituen ikastaroetan matrikulazioa irailaren 14an hasiko da, arratsaldeko 16:00etan. Izen emateak egin daitezke bai kultur etxeetan baita donostiakultura.eus/ikastaroak helbidean ere. Epea zabalik egongo da irailaren 27ra arte.

Jarraitu irakurtzen

Prest dugu jada iraileko kultur eskaintza

2020ko Antzerki Saria irabazi duen 7ak bat antzezlana

Udako azken txanpan sartuko gara laster eta hona hemen hainbat proposamen azpimarragarri berau samurra egiteko. Kulturaren aldeko apustua egin dugu sasoi honetan ere, beti higiene eta babes neurri zorrotzak hartuz.

Jarraitu irakurtzen

2020-2021: irailaren 14tik aurrera 356 ikastarotan matrikulatzeko aukera

Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.

Ikastaroen matrikulazioa 2020ko irailaren 14an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

Jarraitu irakurtzen

Abuztuko eta iraileko antzezlanak salgai

2020ko uda: Donostia Kulturaren abuztua eta iraila bitarteko antzerki programazioa

Gaur, uztailak 8, aurkeztu dugu abuztuko eta iraileko programazioa. Sarrerak salgai daude jada gure online kanalean (Donostia Kultura sarrerak: antzerkia) eta Victoria Eugeniako txarteldegian (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Antzoki Zaharreko leihatila uztailaren 27an zabalduko da, aipatu ordutegian.

Jarraitu irakurtzen

Uztailean martxa ona hartu nahian

Aitziber Garmendia aktorea

Ekainean hainbat zerbitzu presentzial zabaldu ditugu eta hasi gara zuzeneko ekitaldiak ere programatzen. Hilabete hau probak egiteko erabilgarria izan zaigu eta orain uztailean gure asmoa da ahalik eta martxa onena hartzea.

Jarraitu irakurtzen