Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

200 jarduera baino gehiago izango dira aurtengo Olatu Talkan

Olatu Talka,  programaren aurkezpena

Olatu Talka jaialdiaren programa osoa aurkeztu berri dute Donostia Kulturak, Donostia 2016k eta hainbat eragilek, eta maiatzaren 20, 21 eta 22an izango den  jaialdia ekitaldiz eta berritasunez beteta dator.

Jarraitu irakurtzen

Euskal Metal Fest apirilaren 22an eta 23an Altzako Larratxo Kultur Etxean

Bonfire

Metal musika maite dutenek hitzordu bikoitza dute asteburu honetan Altzako Larratxo Kultur Etxean, apirilaren 22an (ostirala) eta 23an (larunbata): Euskal Metal Fest. Larunbateko kartelean aldaketa bat egon da: Injector taldearen ordez Ankhar arituko da.

Jarraitu irakurtzen

Poch-en omenezko ekitaldiak apirila eta maiatzean

Derribos Arias by Marívi Ibarrola

Apirilean eta maiatzean zehar, Ernest Lluch Kultur Etxeak Poch musikari donostiarra gogora ekarriko du hainbat jardueraren bitartez. Poch-en collage hautaketa bat, Carlos Regoren Derribos Arias taldeari buruzko liburuaren aurkezpena, Rafael Berrioren Poch x Berrio kontzertu-omenaldia eta Pochipuinak (1983-2013) erakusketa, Marívi Ibarrola eta Germán Coppini-ren eskutik.

Jarraitu irakurtzen

Literaktum 16: Zilarrezko Euskadi Sariak

Instrumental eta X hil da liburuen azalak

Literaktum Jaialdiak Donostia Hitzen Hiri bihurtuko du maiatzaren 3tik 14ra. Gaur, apirilak 12, Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak emandako Zilarrezko Euskadi Sariak aurkeztu dira; joan den urtean argitaratutako lanen artean bi lan azpimarratu nahi dituzte: bata eta euskaraz, X hil da eleberria, Alaine Agirrerena, eta bestea gaztelaniaz James Rhodes musikari britaniarren Instrumental lana.

Jarraitu irakurtzen

2016ko Musika Parkean: lehen hitzordua apirilaren 16an Aieten

Musika Parkean Aieten (2013)

2016ko Musika Parkean egitasmoa Donostia Kulturak, Kultur Ekintza zerbitzuaren bidez, eta La Salsera-k garatutako proiektua da. Parkeak kultur aisiarako leku gisa aldarrikatzea du helburu nagusi, eta horrekin batera, musika, gastronomia eta ingurumena uztartzen dituzten jarduerak proposatzea. Lehen hitzordua apirilaren 16an izango dugu, Aieteko parkean, 12:00etatik 17:00etara. Luke Armstrong eta Izaro musikariek eskainiko dute kontzertua.

Jarraitu irakurtzen

2016ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Urgulleko Liburutegia

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 21etik apirilaren 3ra.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak udaberriko arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du

Donostia Kulturak udaberriko arte eszenikoetako programazioa: azala

Gaur, Donostia Kulturak, udaberriko antzerkia, dantza eta musika programazioa aurkeztu du. 

Jarraitu irakurtzen

Olatu Talka: Brigadak, Huts Uneak, Kontzertour eta Kontxa GauMarket ekimenetan parte hartzeko epea ireki da

Kontxa Gaumarket

Olatu Talkak, herritarren parte hartze aktiboa bultzatu nahian, hainbat ekimenetan izen emateko epea zabaldu du. Hain zuzen, Brigadak, Kontzertour, Kontxa GauMarket eta Huts Uneak dira irekitako deialdiak.

Jarraitu irakurtzen

Hainbat ekitaldi kultur etxeetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira

Amparo Sánchez

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan, Donostia Kulturak hainbat jarduera antolatu ditu martxoko lehen hamabostaldian auzoetako kultur etxeetan.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturako udaberriko musika egitarauaren aurrerapena

Wilko Johnson

Xoel López, The BellRays, Flamin' Groovies, Doctor Deseo, Wilko Johnson, Bonfire, Crisix, Graham Nash, John Berkhout, Pink Tones... Musika egitarau anitza apailatu du Donostia Kulturak udaberrirako.Hona hemen gaur, otsailak 19, salgai jarriko diren 10 kontzertuen gaineko informazioa. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean.

Jarraitu irakurtzen