Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

Urriaren 27tik azaroaren 2ra, Abesbatzen Astearen edizio berri bat

Bel Canto Choir Vilnius

Azken urteetan bezala, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2016ko urriaren 27tik azaroaren 2ra Donostian.

Jarraitu irakurtzen

2017an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak

Halloween

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2016ko urriaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (201. zkia.) argitaratu dira eta epea 2016ko azaroaren 24an amaituko da.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak udazkeneko programazioa aurkeztu du

2016ko udazkenteko programazioa: Donostia Kultura

Gaur, Donostia Kulturak, udazken honetan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrak, Egia K.E.ko Gazteszenak, Lugaritz K.E.ko Imanol Larzabal aretoak, Larratxo K.E.-k eta Intxaurrondo K.E-k eskainiko duten heldu eta haurrentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak eta Donostia 2016k udazkenerako elkarrekin programatutako 6 kontzerturen berri eman dute

Mariachi Vargas de Tecalitlán

Donostia Kulturak eta Donostia 2016k Elkarrizketak bere ildoaren baitan elkarrekin programatutako 6 kontzerturen berri eman dute gaur. Sarrerak salgai daude jada Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, hala nola donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

Jarraitu irakurtzen

2016-2017ko ikasturtea: 600 ikastaro baino gehiago aukeran

Ikastaroak 2016-17 aurkezpen prentsaurrekoa

Donostia Kulturak kultur etxeetako 2016-2017 ikasturteko ikastaro eskaintza aurkeztu du gaur goizean, uztailak 11. 600 ikastaro baino gehiago izango dira aukeran eta matrikulatzeko epea 2016ko irailaren 13tik 27ra egongo da zabalik.

Jarraitu irakurtzen

2016ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 20tik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Surfilmfestibal 14ko programazio osoa aurkeztu da

Surfilmfestibal 14ko programazio osoa aurkeztu da gaur goizean. Aurreko edizioetan bezala urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai eta horrez gain hainbat ekitaldi paralelo.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak udako antzerki, dantza eta musika programazioaren berri eman du

DK uztaila

Donostia Kulturak datorren udan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne) eta Antzoki Zaharrak eskainiko duten helduentzako antzerki, dantza eta musika programazioa aurreratu du.

Jarraitu irakurtzen

25.000 pertsonek egin dute hiria Olatu Talkaren bidez

Olatu Talka Antiguako tunelean

2016ko Olatu Talka amaitu da jada eta lehenengo balorazioa egiteko garaia iritsi da: 25.000 pertsona inguruk parte hartu dute Donostia Kulturak eta Donostia 2016k elkarlanean antolatutako jaialdian.

Jarraitu irakurtzen

Abiadura txikiko Slow Jaialdiak itxiko du Olatu Talka

Olatu Talka

Orduak baino ez dira falta hiriko kaleak herritarrek herritarrentzako antolatutako jarduerez betetzeko, izan ere, maiatzaren 20, 21 eta 22an Donostia Kulturak eta Donostia 2016ek eragileekin antolatutako Olatu Talka jaialdiak hiria hartuko du. Hiru egunetan zehar 200 jardueratik gora izango dira: antzerkia, dantza, erakusketak, kirola, musika, tailerrak, zinema... eta Slow Jaialdiarekin amaituko da.

Jarraitu irakurtzen