Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

2019-2020: irailaren 9tik aurrera 642 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2019-2020 ikasturtea

Donostia Kulturak 2019-2020 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkezten du honen bidez. 642 ikastaro (562 helduentzat eta 80 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2019ko irailaren 9an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 8ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udako programazioa aurkeztu du

Udako programazioaren aurkezplena

Donostia Kulturak uda honetan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan izango den helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

Hurrengo asteko musika programazioa (ekainak 8-9)

Hemen duzue Donostia Kulturak hurrengo asterako antolatu duen kontzertu eskaintzari buruzko informazioa.

Jarraitu irakurtzen

Berri Txarrak taldeak jasoko du 2019ko Adarra Saria

Berri Txarrak

Donostia Kulturak Berri Txarrak talde nafarrari emango dio 2019ko Adarra Saria. Taldeak ekainaren 21ean, eguerdian, jasoko du saria Donostiako alkatearen eskutik Donostiako Udaletxean, eta, egun berean, arratsaldeko 20:00etan, taldeak kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian. 800 sarrera salgai jarri dira gaur, maiatzak 21, goizeko 11:30ean, eta 10 minutu eskasetan agortu dira.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 86 lanpostuz osatutako Enplegu Eskaintza Publikoa (EPE) onartu du

San Telmo Museoa

Kultur etxe, liburutegi, San Telmo Museo, antzoki eta Zinema, Arte Eszeniko, Musika, Festak, Komunikazioa zein Administrazioko unitate teknikoetan dauden lanpostuak dira.

Jarraitu irakurtzen

Hurrengo asteko musika programazioa (maiatzak 31 - ekainak 1)

Hemen duzue Donostia Kulturak hurrengo asterako antolatu duen kontzertu eskaintzari buruzko informazioa.

Jarraitu irakurtzen

Lagunekin kantari: Aire Ahizpak eta Thierry Biscary Larrotxenen

Lagunekin kantari

2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin kantari programa sortu zen. 2019an, XVIII. edizioa burutuko da eta bertan egongo dira Aire Ahizpak eta Thierry Biscary Manez, besteak beste.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 15etik 28ra.

Jarraitu irakurtzen

Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen egonaldia Intxaurrondon

Niña Coyote eta Chico Tornado

Zuzeneko kontzertuak prestatzeko egonaldia egin du Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak otsailean Intxaurrondo Kultur Etxean. Era berean, topaketa bat egin zuten Lauaizeta ikastetxeko ikasleekin otsailaren 21ean. Horren berri emateko bideoa prestatu du Larrotxene Bideok. Gogoratu taldeak kontzertua emango duela Intxaurrondon bertan apirilaren 13an, gaueko 22:00etan, Dkluba zirkuituaren barruan. Aurretik Liher arituko da.

Jarraitu irakurtzen