Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea zabalik

Antzoki Zaharra

Donostia Kulturak martxan jarri du irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaituko da.  Bertan Donostiako udalerrian kultur egitasmo edo jarduerak antolatzen dituztenek parte har dezakete.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak oso ontzat jo du Kultur Hiriburutzaren ondorengo urtea

Jaime Otamendi, Miren Azkarate, Alfonso Gurpegui eta Jon Insausti eta

Gaur, otsailak 13, Donostia Kulturak 2017. urtearen memoria aurkeztu du, eta erakundearen ordezkariek azpimarratu dute iaz datu bikainak izan zituela eta Kultur Hiriburutzak utzitako ondareari segida eman zitzaiola.

Jarraitu irakurtzen

2017ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

2018an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak: epea zabalik abenduaren 11 arte

Jaialdia Donostian

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2017ko azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (212. zkia.) argitaratu dira eta epea 2017ko abenduaren 11n amaituko da.

Jarraitu irakurtzen

Urriaren 29tik azaroaren 3ra, 2017ko Abesbatzen Astea

The Girls' Choir of the Old Town Music House

Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2017ko urriaren 29tik azaroaren 3ra Donostian.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak udazkeneko programazioa aurkeztu du

Gaur, Donostia Kulturak, udazken honetan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrak, Egiako Gazteszenak, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoak, Larratxo K.E.-k eta Intxaurrondo K.E-k eskainiko duten helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

Glad is the Day #3: abuztuaren 6an

Glad is the Day

Donostia Kulturak, Dkluba Zirkuituaren barruan, bere gain hartu du Europako Kultura Hiriburutzaren legatua, eta beraz, Le Bukowski eta Dabadabarekin batera, Glad is the Day jaialdiaren edizio berri bat antolatuko du. Jaialdia abuztuaren 6an egun osoan zehar egingo da Cristina Enea parkean. Uztaileko azken astean emango da ezagutzera programazioa eta sarrera doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen

2017-2018: aurten ere 600dik gora ikastaro aukeran

2017-2018 ikasturteko ikastaroak

2017-2018 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak gaur goizean, hilak 11, egindako agerraldian. Ikastaroen matrikulazioa 2017ko irailaren 12tik 26ra bitartean egiteko aukera izango da, edozein kultur etxetan zein Donostia Kulturaren webgunean.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusiko DJ Gazteen II. Erakustaldia: emanaldien egutegia aurkeztu da

Aurkezpenaren argazkia

Gaur goizean, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak, Alfonso Gurpegik, eta Imanol Telleriak (Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren Zerbitzuburuak) abuztuaren 12tik 19ra Kursaaleko terrazetan izango den Aste Nagusiko DJ Gazteen II. Erakustaldia aurkeztu dute.

Jarraitu irakurtzen

2017ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 26tik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen