Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

2018-2019: irailean 613 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2018-2019 kartela

2018-2019 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak gaur goizean, uztailak 3, egindako agerraldian. Ikastaroen matrikulazioa 2018ko irailaren 11tik 25era egiteko aukera izango da edozein kultur etxetan eta zein Donostia Kulturaren webgunean.

Jarraitu irakurtzen

2018ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 25etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udako programazioa aurkeztu du

dk uda programazioa

Donostia Kulturak, uda honetan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrak, Egiako Gazteszenak eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoak eskainiko duten helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Nagusia eta Su Artifizialak: Sagueseko kontzertuak eta kartelak aurkeztu dira

2018ko Sagueseko kontzertuak

2018ko Aste Nagusia dela eta, gaur, ekainaren 8an, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak, Alfonso Gurpegik, abuztuaren 11tik 18ra Saguesen izango diren kontzertuak aurkeztu ditu.

Era berean, aurtengo Aste Nagusiko eta Su Artifizialetako kartelak aurkeztu dira. Aste Nagusikoa Ángel Blanco Egoskozabal-aren lana da, eta Su Artifizialetako kartela irudiztatzen duen argazkia Marian Lázaro Martinena da (iazko Argazki lehiaketaren irabazlea).

Jarraitu irakurtzen

Anarik jasoko du 2018ko Adarra Saria

Anari by Emezeta

Ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean, jasoko du Anarik Adarra Saria, Victoria Eugenia Antzokian 20:00etan eskainiko duen kontzertuaren atarian. Sarrerak (14 euro) ohiko kanalen bidez erosi ahal izango dira apirilaren 12tik aurrera: Donostia Kultura Sarrerak (Internet bidez) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea apirilaren 20a arte luzatu da

Antzoki Zaharra

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdian eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaitzen zen, baina martxoaren 27an egin den Tokiko Udal Gobernu Batzordeak akordio hau hartu du:  2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdiaren barneko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20a arte luzatzea.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 26tik apirilaren 8ra.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udaberriko programazioa aurkeztu du

Donostia Kultura: arte eszenikoen udaberriko programazioa

Gaur, martxoak 14, Donostia Kulturak, udaberri honetan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrak, Egiako Gazteszenak, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoak, Larratxo K.E.-k eta Intxaurrondo K.E-k eskainiko duten helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kultura: martxoaren 8ari buruzko komunikatua

Martxoaren 8a: geldialdia

Donostia Kulturako emakume langileek, nagusiki, bat egiten dute gaurko, martxoaren 8ko, deialdiekin eta, beraz, horrek eragina izango du erakundearen irekiera orduetan zein kultur zerbitzuen eskaintzan.

Jarraitu irakurtzen

Gaurtik aurrera, martxoak 5, Okendo Kultur Etxeko zerbitzu guztiak zabalik

Okendo Kultur Etxea

Joan den hilabetean Okendo Kultur Etxean gertatu zen sutearen ondoren, hainbat zerbitzu itxi egin behar izan ziren. Garbiketa lanak aurrera egin ahala zerbitzuak irekitzen joan dira, eta gaur, martxoak 5, kultur etxeko zerbitzu guztiak zabalduko dira eta ohiko funtzionamendua izango dute.

Jarraitu irakurtzen