Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Kultur Etxeak

Deskontu-bonuak Donostia Kulturan

Turismo bonua

Donostia Kulturak deskontu-bonuak jarri ditu herritarren eskura #euskaditurismobono programaren baitan, bertako ikus-entzuleek ere erabil baititzakete.

Jarraitu irakurtzen

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak

Miren Asiain Lorak eginiko irudia

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Donostia Kulturak hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 20tik 26ra liburutegi eta kultur etxeetan. Jarduera hauen ardatz nagusia irakurleak izango dira. hain zuzen, Donostia Kulturaren liburutegietara, 23tik aurrera, hurbiltzen diren irakurleei Miren Asiain ilustratzaileak eginiko orri-markagailua emango zaie.

Jarraitu irakurtzen

“Jane Goodall – Ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista” erakusketa Aiete Kultur Etxean

Investigadora y activista por la paz

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren eskutik eta Jane Goodall Institutuaren aholkularitzarekin, Donostia Kulturak Jane Goodall. Ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista erakusketa antolatu du Aiete Kultur Etxean (apirilak 16 - ekainak 13).

Jane Goodall. Ikertzailea eta bakearen aldeko aktibista erakusketan, Asier Iturralde artistaren ilustrazioen bidez, Jane Goodall zientzialari, ingurumenaren aldeko aktibista eta Nazio Batuen Bakearen Mezulariaren bizitza eta ondarea omentzen da.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era izango da

Yalda, la noche del perdón

Yalda, la noche del perdón (2019) filmak, Massoud Bakhshik zuzenduak, inauguratuko du datorren apirilaren 23an Victoria Eugenia Antzokian Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia, Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatua.

Petit pays (2020) filmak, Éric Barbierrek zuzenduak, emango dio zinemaldiari azkena apirilaren 30ean, Victoria Eugenia Antzokian ere. Bertan ospatuko den galan zinemaldiaren sari berezia jasoko dute Montxo Armendariz zuzendariak eta Puy Oria ekoizleak.

Jarraitu irakurtzen

Rafael Berrioren omenezko erakusketa eta zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean

Yo ya me entiendo, Rafael Berrioren paradoxak

Rafael Berrioren heriotzaren lehen urteurrena beteko da martxoaren 31n. Horren harira, lagun talde batek eta Donostia Kulturak erakusketa bat eta hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte Ernest Lluch Kultur Etxean datozen asteetan. Horietaz gain, badira ere jarduera gehiago hirian zehar.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 29tik apirilaren 11ra.

Jarraitu irakurtzen

Poesialdia: Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 22tik 26ra

2021eko Poesialdia

Martxoaren 21ean ospatzen den Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta Donostia Kulturak Poesialdia programa antolatu du 22tik 26ra.

Jarraitu irakurtzen

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi martxo hasieran

Mee too

Donostia Kulturaren guneetan datozen egunetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat ekitaldi bildu dugu albiste honetan.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 2020ko Memoria publikatu

Memoria 2020

Donostia Kulturak 2020ko MEMORIA publikatu du. Egoera honetan, inoiz baino gehiago, nabarmentzekoa da Donostia Kulturak dinamizatzaile gisa duen papera.

Jarraitu irakurtzen

Ikastaroak: matrikulazioa zabalik dago otsailaren 28ra arte

Egia Kultur Etxeko ikastaroa

Donostia Kulturak antolatutako bigarren hiru hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Hain zuzen ere, Donostiako kultur etxeetan eta online egin daiteke matrikulazioa 2021eko otsailaren 28ra arte. Ikastaroak martxoan hasi eta maiatzean amaituko dira.

Jarraitu irakurtzen