Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Kultur Etxeak

2021eko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 23tik irailaren 5era izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

"Mezu sekretuaren bila": Altza deskubritzeko jolasa

Mezu sekretuaren bila pista eta frogaz beteriko Harria parkeko plano bat da. Bilatzaile ausart eta trebeek erronkak gainditu beharko dituzte mezu sekretua lortzeko. Pistak lortu ostean, mapan jarri beharko diren hitz batzuk lortzen dira, ezkutuko mezua deszifratzeko. Cristina Enea Fundazioa eta Donostia Kulturaren artean (Casares Kultur Etxea) antolaturiko jolasa da.

Jarraitu irakurtzen

XXXIII. Bideoaldia: Larrotxene Bideoko ekoizpenak Antzoki Zaharrean ekainaren 18an

XXXIII. Bideoaldia: kartela

Bideoaldiaren 33. edizioak Antzoki Zaharrean elkartuko gaitu ekainaren 18ko arratsaldeko 19:00etan eta sarrera doakoa izango da. Emanaldirako gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso ahal dira ekainaren 11tik aurrera (11:30-13:30). Pertsona bakoitzeko gehienez 2 gonbidapen eskuratu ahal izango dira. Ekitaldiak edukiera mugatuta izango du aurten eta bertaratzen diren guztien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren osasun-neurri guztiak hartuko dira.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako udako kultur denboraldia

Donostiako udako kultur denboraldia: argazkia

Donostiak udako kultur denboraldia irekiko du, eta eskaintza "aberatsa, zabala, anitza, irisgarria, publiko guztiarentzat, dinamikoa eta hurrengo hilabeteetako osasun egoera aldakorrera egokituta egongo da". Hala adierazi du gaur Eneko Goia alkateak, Donostiak datozen hiru hilabeteetan eskainiko duen kultur programazioaren aurkezpenean.

Jarraitu irakurtzen

Antzerkia Kalean ekainetik irailaren bukaerara arte

Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, 2021eko Antzerkia Kalean programa prestatu du. Donostiako auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak eskainiko dira Antzerkia Kalean egitarauaz goza nahi duen edonorentzat.

Jarraitu irakurtzen

Altza Apain: kaleko arte topaketa 2021eko iraila amaieran

Loiola Apain: Reskate

Altza Apain Donostia Kulturaren egitasmo bat da eta arte urbanoaren bidez hiriko auzoak balioan jartzea helburu duen Donostia Apain programaren baitan dago. Horretarako, datozen urteetan artista muralgileen topaketak antolatuko ditu eta edizio berri bakoitza auzo desberdin batean egingo da. Altza Apain irailaren 27tik urriaren 3ra egingo da eta Casares-Tomasene Kultur Etxetik koordinatuko da.

Jarraitu irakurtzen

«Korner, Kultura eta Futbola Festibala» ekainaren 1etik 5era

Korner 2021

Hurbiltzen ari da Korner, Kultura eta Futbola festibala. Aurten Real Sociedad Fundazioak antolatuko du, Donostia Kulturaren laguntzarekin. Albiste honetan Antzoki Zaharra eta Ernest Lluch Kultur Etxean izango ditugun emanaldiak bilduko ditugu. Parte-hartzaileen artean, Manuel Jabois, Lucia Taboada, Ander Izagirre, David Trueba, Karlos Arguiñano, Marta San Miguel, Iñaki Gabilondo, Raul Perez, Andoni Agirregomezkorta, Miriam Cabeza, Getari Etxegarai, Roberto Lopez Ufarte, Bixio Gorriz eta Ernesto Valverde arituko dira.

Jarraitu irakurtzen

Altzako VIII. Naturaldia maiatzaren 15ean abiatuko da

Antondegi

Maiatzaren 15ean hasiko da Altzako VIII. Naturaldia. Aurten ere, hainbat jarduera antolatu dira auzoaren inguruak ibilaldien bitartez ezagutzeko helburuarekin eta horretarako, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren aldetik intereseko diren hainbat gunetan geldialdiak egingo dira.

Jarraitu irakurtzen

Najat El Hachmi idazleak emango die hasiera Literaktum Topaketei

Najat El Hachmi

Najat El Hachmi, 2021eko Nadal Literatur Sariaren irabazlea, Okendo Kultur Etxean izango da maiatzaren 27an, 19:00etan. Jarduera hau Literaktum Topaketak izeneko ekimenaren baitan kokatzen da. Literaktum jaialdiaren baitan sortutako programa berrian, urtean zehar ibilbide ezaguneko eta gaurkotasuneko egileen bisitak jasoko ditugu.

Jarraitu irakurtzen

“Bilintxen Menda”, bertso hamabostaldia maiatzean Donostian

Bilintxen Menda

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak Bilintxen Menda bertso hamabostaldia antolatu dute elkarlanean. Apirilaren 28an Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari donostiarraren jaiotzaren 190. urteurrenaren karietara, bertsoa ardatz hartuta, lau ekitaldi egingo dira maiatzaren lehen hamabostaldian.

Jarraitu irakurtzen