Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Kultur Etxeak

«Hamaika entzuteko!» irrati-piezen VII. deialdia zabalik azaroaren 26ra arte

Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea dute helburu DK Irratiak eta Donostia Kulturak. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 26ra arte.

Jarraitu irakurtzen

“Emakume zientzialarien argitan”, programazio lerro berria Ernest Lluch Kultur Etxean

Ana Galarraga

Urriaren 19an Ernest Lluch Kultur Etxeak programazioaren lerro berri bat abiatuko du. Emakume zientzialarien argitan izenarekin, eta Elhuyarreko Ana Galarragak koordinatuta eta gidatuta, programa berri honek kultur etxeak zientziaren dibulgaziorako egiten duen lanean sakonduko du, DIPC-rekin batera martxan duen Zientziaren bide berriak elkarlanera gehituko baita.

Jarraitu irakurtzen

David Grossman eta Leila Slimani 2021eko Literaktumen

Azaroaren 8tik 21era bitartean egingo da aurtengo Literaktum jaialdia Donostiako hainbat espaziotan eta urtero legez, lankidetza sare zabalarekin lanean jarraituko du, nola ez, jatorrizko helburuari eutsiz: literaturara hurbiltzea, bestelako lengoaia eta diziplinei zein egungo eztabaidei lotuta.

Mundu mailako literaturaren izen ezagunak hartuko ditu jaialdiak. Man Booker Prize sariaren irabazle eta hainbat urtetan, Nobel sarirako hautagai izan den David Grossman esaterako, La vida juega conmigo azken lanaz arituko zaigu besteak beste Literaktumen. Leila Slimani frankomarokoarra, 2016an Goncourt Saria irabazi ondoren, Frantziako letren lehen mailan kokatu da eta El país de los otros azken lana izango du hizpide.

Jarraitu irakurtzen

Urriaren 14an itxita egongo da Aiete Kultur Etxea

Aiete Kultur Etxea

Aieteko parkea itxita egongo da urriaren 14an, ostegunean, eta ondorioz, kultur etxeak ezingo du normaltasunez zerbitzurik eman.

Donostia Kulturak barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenak direla eta.

Jarraitu irakurtzen

Liburutegien Eguneko programa: immigrazioa eta liburutegiak

Liburutegien Eguneko logoa

Urriaren 24an Liburutegien Eguna izango da eta, bederatzigarren urtez jarraian, Donostia Kulturak, Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak elkarrekin ospatuko dute. Aurten immigrazioari eta liburutegiei buruzko jardunaldi bat antolatu da, Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak izenburupean.

Jarraitu irakurtzen

Zabalik dago lanak aurkezteko epea Oihua! film laburren proiektu lehiaketaren 2. edizioan

Maider Oleaga

Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia lortu du, baita oihartzuna ere nazioartean. Eta, izan ere, fantasiaren generoak izan du horretan zerikusirik, loraldi eta eklosio garai bat ari baita bizitzen, non sortzaile berriak forma ematen ari diren oraingo eta biharko zinemari. Testuinguru horretan sortu zen 2019an Oihua!, Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek bultzatutako ekimena.

Jarraitu irakurtzen

Altza Apain: hitzaldiak eta margoketa irekiak larunbatean

Casares-Tomasene Kultur Etxeak hiritarrei zuzendutako jardunaldi bat antolatu du asteburuan.  Altza Apain topaketen baitan, larunbat goizean arte urbanoari buruzko hainbat hitzaldi labur izango dira eta arratsaldean, berriz, margotzeko mural irekiak izango dira topaketa artistikoetan parte hartu nahi dutenentzat. Irailaren 17an hasi ziren margoketak eta gehienak urriaren 5ean amaituta egotea espero da.

Jarraitu irakurtzen

2021/22 ikastaroak: matrikulazio epea luzatu da

Donostia Kulturako 2021/22 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 7ra arte.

Jarraitu irakurtzen

"Sanjulián – Fantasiazko artearen maisua" erakusketa zabalik Okendo Kultur Etxean

Sanjulián

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteak eta Corner4art galeriak (Sitges, Bartzelona) erakusketa bat aurkezten dute, Manuel Sanjulián (1941) ilustratzaile bartzelonarrari eskainia. Erakusketa irailaren 27an inauguratuko da Okendo Kultur Etxean eta azaroaren 13ra arte egongo da zabalik. Bertan, Sanjuliánen ehun bat lan ikusi ahal izango dira.

Jarraitu irakurtzen

2021-2022 ikasturteko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Datorren astelehenean, irailak 6, hasiko da ikasturte berria eta hemen bildu  ditugu Donostia Kulturako guneetako neguko ordutegiak. Aintzat hartu eskolako oporretan (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk direla.

Jarraitu irakurtzen