Poltsiko Antzerkia Jaialdia azken txanpan sartu da eta igandean izango festarekin emango zaio itxiera aurtengo edizioari. Asteazkenetik igandera hiriko hainbat auzoetan banatutako 12 ekitaldiz gozatzeko aukera izango da jaialdiaren hirugarren eta azken aste honetan.
Maiatzaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Zientziaren Bide Berriak programazioaren hitzordu berri bat izango da: "Computación cuántica a día de hoy". Román Orús fisikari eta enpresariak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etan.
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin kantari programa sortu zen. 2022ko edizioan gurean izango dira Peio Ospital eta Antton Valverde.
Toti Martínez de Lezea idazlea Okendo Kultur Etxean izango da Euskal Herrian gertatutako ustezko sorginkeriaren fenomenoari buruz hitz egiteko. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da arratsaldeko 19:00etan.
Maiatzaren 12an hasiko da Altzako IX. Naturaldia, eta aurrekari gisa Amazonia gara erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera (maiatzak 2) Tomasene Kultur Etxean. Aurten ere, hainbat jarduera antolatu dira auzoaren inguruak ibilaldien bitartez ezagutzeko helburuarekin eta horretarako, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren aldetik intereseko diren hainbat gunetan geldialdiak egingo dira.
Retrato underground (Libros del K.O.) liburuaren argitalpena dela eta, Ernest Lluch Kultur Etxeak AEBetako kronika sozial eta kulturalaren ahots ausartenetako bat jasoko du. Lucy Sante Begoña del Teso kazetariarekin garaikidetasuna, abangoardia eta kontrakulturari buruz egiten duen analisiaz arituko da solasean.
Bere azken lanaz arituko da solasean Jabier Muguruza musikari eta idazlearekin. Hitzordua Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai.
Haizalde Elkartearekin batera antolatzen den Ibiltariaren XXVIII. Astea apirilaren 25etik 29ra egingo da Intxaurrondo Kultur Etxean. Aurtengo gonbidatuak, hurrenez hurren: Ana Zamorano, José Enrique Gundin, David Fernández & Amaia Maguregui, Antton Gurrutxaga eta Blanca Fernández Txuri.
2017ko Cervantes Saria azken 40 urteetako Latinoamerikako literaturaren funtsezko egilea izateaz gain, Iraultza Sandinistatik Erdialdeko Amerikako politikaren figura esanguratsua da. Bere lanaren, ibilbidearen eta unibertso sortzailearen gakoak azalduko ditu Luisa Etxenike idazlearekin solasean.
Petros Márkaris Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 27an, 19:00etan, aurtengo Literaktum Topaketei hasiera emanez. Urte osoan zehar nazioartean ezagunak izan edo euren literatur ibilbideari saria jaso duten sortzaileen bisitak jasoko ditugu Literaktum Topaketetan euren lanak eta proiektuak, irakurleekin parteka ditzaten.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa