Maiatzaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Zientziaren Bide Berriak programazioaren hitzordu berri bat izango da: "Computación cuántica a día de hoy". Román Orús fisikari eta enpresariak hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 19:00etan.
Toti Martínez de Lezea idazlea Okendo Kultur Etxean izango da Euskal Herrian gertatutako ustezko sorginkeriaren fenomenoari buruz hitz egiteko. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da arratsaldeko 19:00etan.
Retrato underground (Libros del K.O.) liburuaren argitalpena dela eta, Ernest Lluch Kultur Etxeak AEBetako kronika sozial eta kulturalaren ahots ausartenetako bat jasoko du. Lucy Sante Begoña del Teso kazetariarekin garaikidetasuna, abangoardia eta kontrakulturari buruz egiten duen analisiaz arituko da solasean.
Bere azken lanaz arituko da solasean Jabier Muguruza musikari eta idazlearekin. Hitzordua Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai.
2017ko Cervantes Saria azken 40 urteetako Latinoamerikako literaturaren funtsezko egilea izateaz gain, Iraultza Sandinistatik Erdialdeko Amerikako politikaren figura esanguratsua da. Bere lanaren, ibilbidearen eta unibertso sortzailearen gakoak azalduko ditu Luisa Etxenike idazlearekin solasean.
Petros Márkaris Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 27an, 19:00etan, aurtengo Literaktum Topaketei hasiera emanez. Urte osoan zehar nazioartean ezagunak izan edo euren literatur ibilbideari saria jaso duten sortzaileen bisitak jasoko ditugu Literaktum Topaketetan euren lanak eta proiektuak, irakurleekin parteka ditzaten.
Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia apirilaren 11tik 24ra. 2021-2022 ikasturtean zehar ohiko ordutegia denarekin hainbat aldaketa dago.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, bi urteko etenaren ondoren, Liburu denden elkartearekin batera, Donostia Kulturak Liburu Azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan. Hurbiltzen direnentzat bi orrizainen aleak egongo dira eskuragarri. Alde batetik, Javier de Isusi ilustratzaileak, 2021eko Euskadi Sariak, Liburuaren Eguna dela-eta egin duen diseinua. Eta, bestetik, Iñaki Martiarena Mattinek sortutakoa, Pio Barojaren jaiotzaren urteurrenagatik (150 urte).
2021eko abenduaren 17ko emanaldia atzeratu egin zen Covid-19aren aurkako protokoloaren aplikazioa zela eta. Saio berria abendurako gonbidapena zutenentzako da eta hitzordua maiatzaren 13an, ostirala, izango da, arratsaldeko 17:30ean.
Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren V. edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Izaskun Igoa Jaimerena da (Ziga, 1995), Hotza bazkatzen poema bildumagatik.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa