Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

2019 Aste Nagusiko DJ gazteen IV. Erakustaldia

Albistea iragartzeko kartela

DJ gazteen musika-produkzioa ezagutzera ematen laguntzeko helburuarekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak (Gazteriako udal sailaren eta FNACen laguntzarekin), Aste Nagusiko DJ gazteen IV. Erakustaldia Kursaaleko terrazetan egitea proposatzen du.

Izen-emateak apirilaren 16tik maiatzaren 12ra egingo dira.

Jarraitu irakurtzen

2019ko uda eta neguko festak: kaleko saltokiak

saltokiko postuak

2019ko uda eta neguko festak direla-eta, beren autofinantzaketa hobetzea helburu hartuta, hiriko hainbat gunetan produktu ezberdinak saltzeko postuak jarriko dira. Eskaerak, Donostia/San Sebastián Festak-en bulegoetan (Konstituzio plaza 1, 1. solairuan) aurkeztu behar dira Oinarrietan agertzen diren datetan.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 15etik 28ra.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Nagusia: txosnen instalazioa Saguesen

Albistea iragartzeko kartela

2019ko Aste Nagusian jai-giroa sortzen laguntzeko helburuarekin, Donostia/San Sebastián Festak-ek Saguesen 5 txosna jartzeko oinarriak argitaratu ditu. Oinarrietan agertzen diren baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko Donostiako elkarteei dago zuzendua deialdia eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 2an, eguerdiko 13:30ean, amaituko da.

 

Jarraitu irakurtzen

2019ko Aste Nagusiko III. Zurriola Street Food: izena aurretik ematea

Kartela

Aste Nagusia 2019ren harira (abuztuak 10-17, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek III. Zurriola Street Food antolatuko du. Ferian parte hartzeko eskaria egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Eskaria aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2019ko apirilaren 26ko 13:30ak baino lehen.

Jarraitu irakurtzen

2019ko udako festak: kartel lehiaketa zabalik apirilaren 30era arte

kartel lehiaketa

Donostia San Sebastian Festak unitateak 2019ko Aste Nagusia, Estropadak eta Euskal Jaiak iragartzeko kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 30ean bukatuko da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko inauteriak: Eureka Inauterietako Sari Nagusia - Palmaresa

Eureka konpartsa

Aurten, Eureka konpartsak "Coco, la película" gaiarekin irabazi du Inauterietako Sari Nagusia. Umorearen Sari Nagusia Furius konpartsarentzat izan da, "Yo fui a E.G.B." gaiarekin. Urnietako Oianume jatetxean atzo, martxoak 8, egindako afarian banatu ziren sariak.

Gaur larunbata, martxoak 9, arratsaldeko 17:01ean Loiolako Erriberetan eta bihar igandea, martxoak 10, goizeko 11:00etan Altzako Eltze Festan desfile berri pare bat ikusteko aukera izango dugu.

Jarraitu irakurtzen

Inauterietako jantzien diseinuen I. Saria Intxaur Txiki konpartsarentzat

Intxaur Txiki konpartsa

Atzo gauean, Ilunben 2019ko Konpartsen aurkezteko ospatutako ekitaldian, Inauterietako jantzien diseinuen I. Saria eman zen. Intxaur Txiki konpartsa, "Cuadros" izeneko gaiarekin, irabazlea suertatu zen lehenengo edizio honetan; Intxaurrondokoen atzetik Eureka konpartsa, "Coco, la película", eta Altzako Alegría de Alza, "Äfrica moderna", bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren hurrenez hurren.

Aipatuko Saria, Donostia / San Sebastián Festak-ek antolatu zuen, Donostiako Modaren Klusterrarekin batera eta Garbera merkataritza zentroaren babesarekin batera. Sari gisa, Donostiako oihal dendetan erosteko 2.000€ko txartela irabazleentzako eta 1.000€ko bi txartel bigarren eta hirugarren sailkatuentzat.

Ekitaldia bukatu orduko, Ernesto Gascok -Donostiako alkate ordeak-, Alfonso Gurpeguik -Festa Jarduetarako zinegotziak-, Nuria Vegasek -Garbera Merkataritza zentroa-, Laura Chamorrok -Donostiako Modaren Klusterra– eta Iñigo Garcíak –SS Shops– sariak banatu zituzten

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 5 milioi euro erabili ditu arte sorkuntza bultzatzeko

Alfonso Gurpegui, Jaime Otamendi eta Jon Insausti, ezker-eskubi

Gaur goizean aurkeztu du Donostia Kulturak 2018ko ekitaldien memoria. Datozen egunetan egongo da oso-osorik eskegita Urteko memorien atalean.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Inauterietako egitaraua aurkeztu da

Aurkezpenaren argazkia

Gaur, Udaletxeko Gobernu Batzorde Aretoan aurtengo Inauterietako egitaraua aurkeztu da.

Prentsaurrekoa, goizeko 11:30ean hasi da eta bertan Alfonso Gurpegi (Festa Jardueretako zinegotzia) izan da.

Jarraitu irakurtzen