Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo Urrezko Koparako sailkatuak

Aizkolari sailkatuak

Iker Vicente nafarrak irabazi du gaur, uztailak 10, Trinitate plazan 19:30ean egindako Urrezko Koparen sailkapen-proba. Horrekin batera, hona hemen Urrezko Koparen finalean parte hartuko duten lau aizkolariak: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo

Jarraitu irakurtzen

2021eko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 23tik irailaren 5era izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

2021eko udako kultur jarduerak: haurrentzako feriako aparatuak jartzea

Haurrentzako noria

Bide publikoan 2021eko udan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten eta azken urtean geldirik eta diru-sarrerarik gabe egon diren enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, gaur egungo egoerak eskaintzen dituen aukeren arabera, hainbat feria aparatu jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako udako kultur denboraldia

Donostiako udako kultur denboraldia: argazkia

Donostiak udako kultur denboraldia irekiko du, eta eskaintza "aberatsa, zabala, anitza, irisgarria, publiko guztiarentzat, dinamikoa eta hurrengo hilabeteetako osasun egoera aldakorrera egokituta egongo da". Hala adierazi du gaur Eneko Goia alkateak, Donostiak datozen hiru hilabeteetan eskainiko duen kultur programazioaren aurkezpenean.

Jarraitu irakurtzen

2021eko udako kultur jarduerak: kaleko saltokiak

Jarduera iragartzeko kartela

Bide publikoan 2021eko udan egingo diren kultur ekitaldiak direla eta, batetik, ekitaldi horien autofinantzaketa hobetzeko, eta, bestetik, hiriko jai-egutegiarekin lotura ukaezina duten enpresa txikiei beren lan-jarduera berreskuratzen laguntzeko helburuekin, Donostia/San Sebastián Festak erakundeak, hainbat produktu saltzeko postuak (6 txurro-denda, 3 talo-saltoki, gozogintza txikiko 4 saltoki – erroskillak, garrapiñatuak...– eta puxikak saltzeko 6 postu) jarriko ditu Donostiako zenbait lekutan.

Jarraitu irakurtzen

Danborrada berrien izen-ematea 2022rako

Iragartzeko kartela

2022. urtean danborrada berri bat (helduen nahiz haurren danborradak) atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Izen-ematea maiatzaren 1etik 31ra arte izango da.

Helduen danborraden kasuan, Parte Zaharrean eta Hiri Erdian ezin izango dira danborrada berririk izen-eman.

Interesa duten elkarteek Donostia San Sebastián Festak-era (donostiakofestak@donostia.eus) jo beharko dute eta bertan, izena emateko esteka emango zaie.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 29tik apirilaren 11ra.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 2020ko Memoria publikatu

Memoria 2020

Donostia Kulturak 2020ko MEMORIA publikatu du. Egoera honetan, inoiz baino gehiago, nabarmentzekoa da Donostia Kulturak dinamizatzaile gisa duen papera.

Jarraitu irakurtzen

Altzako Momo jainko eta jainkosei buruzko erakusketa Harria parkean

Altzako Momoak

Altza auzoa beti izan da Donostiako inauterietako gotorlekuetako bat, gailenetakoa. Donostiako auzo horretan hainbat konpartsa daude eta, izan ere, Altzan amaitu ohi dira inauteriko jaiak Eltze Festa ospakizunarekin. Aurten ezin izango da ospatu, baina erakusketa txiki batean bilduko da inauteri giroa. Bertan ekarriko dira gogora Altzako Momo jainkoak eta jainkosak, auzo horretatik sortuak, eta gure inauterietan pertsonaia hori antzezten dutenak. Panel batzuek gogoraraziko dizkigute auzoko konpartsa desberdinetako hamar pertsona, Donostiako inauterietan paper hori antzeztu dutenak. 1992tik hasita Higinio Imazekin (Gurea Konpartsa) joan den urtera arte Ruben Rodríguezekin (Mystic Konpartsa), Altzako hamar donostiarrek antzeztu dute pertsonaia hori, eta Harria parkean ikusgai egongo den erakusketan izango dira, ostegun honetatik, hilak 18, otsailaren 28ra arte.

Jarraitu irakurtzen

Garberan Donostiako Inauteriari buruzko erakusketa egongo da

Erakusketaren argazki bat

Donostia Festak-ek, Garbera Merkataritza Gunearekin eta San Sebastián Shops-ekin batera, atzera begirako erakusketa bat antolatu du azken urteotan Donostiako Inauterien irudi izan diren kartelekin, azken urteetan Momo jainkoa eta jainkosa irudikatu dutenen jantziekin osatuko dena. Horiez gain, konpartsek inauteriaren azken edizioetan atrezzo gisa erabili dituzten objektuak ere egongo dira ikusgai. Erakusketa Garbera Merkataritza Gunean izango da, otsailaren 11tik (osteguna) otsailaren 28ra arte, biak barne.

Jarraitu irakurtzen