Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Zer egin Donostian abuztuaren 16tik 22ra

Óscar Terol

Abuztuko  hirugarren astean murgilduta, hona hemen Donostia Kulturak prestatu duen hainbat ekitaldiren berri: antzerkia, musika, zinema, Abuztua Donostian, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Esteka guztiak lotura honetan: Donostian abuztuaren 16tik 22ra.

Jarraitu irakurtzen

Abuztua Donostian: Mikel Larrañaga azpeitiarra garaile Urrezko Kopan

Irabazlea lortutako sariarekin

Mikel Larrañaga Elgarresta azpeitiarrak irabazi du aurtengo aizkolarien Urrezko Kopa. Urtero bezala, proba Trinitate plazan ospatu da arratsaldeko 19:00etan, Abuztu Donostian programazioaren barruan eta Mikelek 31' 29" behar izan ditu 14 enborrak mozteko.

Jarraitu irakurtzen

Abuztua Donostian 2021: Jokin Eizmendi garaile aurtengo Igeldoko Harrian

zazpi lehiakideak

Aurten ere, Jokin Eizmendi Manterolak (17 jasoaldi) irabazi du aurtengo Igeldoko Harria. Proba gaur egin da, abuztuaren 14an, larunbata, 19:00etan, Trinitate plazan. Jokin Goenatxok 2012an ezarri zuen errekorretik bi jasoaldira geratu da Jokin Eizmendi.

Proba hasi aurretik, Uliako harria aurkeztu da. Datorren urtetik aurrera, 70 kiloko harri hau emakumezkoen harri-jasotzaileen modalitateko protagonista izango da.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Abuztua Donostian: José Luis Barriuso (helduen kategorian) eta Eneko Uriarte (Haurren kategorian) izan dira Arrantza Lehiaketaren irabazleak

Lehiaketaren argazki bat

Gaur goizean, Abuztua Donostian Arrantza Lehiaketa jokatu da. Haurren kategorian (15 urte baino gutxiago) irabazlea Eneko Uriarte izan da eta helduen kategorian (15 urte baino gehiago) José Luis Barriuso-k irabazi du.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako su artifizialak Udako ikastaroetan. Rafael Aguirre Francori omenaldia

Kartela

Abuztuaren 19an, osteguna, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Udako Ikastaroek "Fuegos artificiales en Donostia y en el mundo – Homenaje a Rafael Aguirre" izeneko jardunaldia egingo dute. Jarduera gazteleraz izango da, jende guztiarentzat irekita dago eta doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.

Jarraitu irakurtzen

Zer egin Donostian abuztuaren 9tik 15era

Bost minutun, Txalo Produkzioak

Abuztuko bigarren astean sartu gara, eta albiste honetan jaso dugu Donostia Kulturak prestatu duen kultur egitaraua: antzerkia, musika, zinema, Abuztua Donostian, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Lotura guztiak filtro honetan.

Jarraitu irakurtzen

Abuztua Donostian: Gazteentzat, GOSARI OSASUNGARRIA lehiaketa irabazleak Sara Garde eta Lucia González ZIPOLOTXES bikotea

Gastronomiako Euskal Anaiartea, Eroski eta Donostiako udaleko Osasun Publikoaren atalaren laguntzarekin, Donostia San Sebastián Festak-ek antolatutako Abuztua Donostian, Gazteentzat, "GOSARI OSASUNGARRIA" lehiaketa ospatu da gaur goizean Trinitate plazan.
Irabazleak, Sara Garde eta Lucia González "ZIPOLOTXES" bikotea izan dira.
Zorionak parte-hartzaileei, eta eskerrak epaimahaikideei eta EROSKIri

Jarraitu irakurtzen

"Kontsumitu kultura" argazki-erakusketa Bulebarrean irailaren 12ra arte

Erakusketa Bulebarrean

Gaur goizean "Kontsumitu Kultura" erakusketa aurkeztu da. Erakusketa abuztuaren 6tik irailaren 12ra egongo da Bulebarrean.

Jarraitu irakurtzen

Zer egin Donostian abuztuko lehen astean

Utzi zure mezua seinalearen ondoren: antzezlana

Abuztua agertu zaigu jada egutegian eta espero laster uda giroa gailentzea. Hezurrak berotzeko hainbat kultur ekitaldiren berri emango dizuegu lerro hauetan: antzerkia, dantza, musika, zinema, Abuztua Donostian, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Lotura guztiak filtro honetan.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabalik

Dantza sueltoko Donostian

Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketan parte hartzeko izen-emateko epea zabalik dago eta abuztuaren 23an, astelehena, eguerdiko 13:30ean bukatuko da.

Jarraitu irakurtzen