Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

2021eko Donostiako Estropadak: Santurtzi - Transportes y Grúas Aguado-k gizonezkoen sailkapenean garaipena lortu du

2021eko kartela

Santurtzi - Transportes y Grúas Aguado -k 20:23,68-ko denbora ezarri du eta gaur Kontxako uretan egindako gizonezkoen sailkapenean gailendu da. Beraz, irailaren 5ean eta 12an egingo diren azken bi estropadetan, Donostiarra - Amenabar tripulazioarekin batera, honako 7 klub hauek egongo dira: Santurtzi - Transportes y Grúas Aguado, Go Fit Hondarribia, Zierbena Bahías de Bizkaia, Cabo, Orio Orialki, Bermeo Urdaibai-Avia-Enagas-Echebastar eta Club Remo Ares.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Donostiako Estropadak-Emakumezkoen sailkatze-estropada: denborarik onena Donostia Arraun Lagunak taldearentzat

2021eko kartela

Gaur arratsaldean, irailaren 5ean eta 12an egingo diren bi estropadetan, Donostiarra tripulazioarekin batera 2021 Kontxako Banderan lehiatuko diren emakumezkoen 7 klubak sailkatzeko estropada egin da. Gaurko estropadan, Donostia Arraun Lagunak-ek, 10:54,00ko denborarekin, denborarik onena lortu du. Orio-Orialki, Hondarribia Bertako Igogailuak, Tolosaldea, Deustu-Tecuni-Bilbao, Hibaika Jamones Ancín eta Club de Remo Chapela beste sailaktuak izan dira.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Donostiako Estropadak: INSALUS eta Donostia San Sebastián Festak-en arteko lankidetza

kartela

INSALUS-EK ETA DONOSTIA/SAN SEBASTIAN FESTAK-EK Kontxako Bandera 2021ean soilik ura kontsumitzera gonbidatzen dituzte estropadetako zaleak

Donostia/San Sebastián Festakek, Aguas INSALUSekin lankidetzan, irailaren 5eko eta 12ko igandeetan Kontxako Banderara bertaratzeko sarrera eskuratu duten pertsonetako bakoitzari litro erdiko botila bat ur emango die kirol ekitaldia garatu bitartean kontsumitzeko.

Jarraitu irakurtzen

Bi igandetako estropadetako tribunarako sarrerak agortuta

kartela

Irailak 5ean eta 12an 2021eko Donostiako Estropadak tribunatik ikusteko sarrera guztiak agortu dira. Sarrera orokorrak salgai (2€tan) Victoria Eugenia antzokiko lehiatilan.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Iraileko Kultur ekintzak Donostian

Irailaren 1etik 12ra hainbat ekintza kultural, bertako produktuen ingurukoak, folklorea, musika eta dantza arlokoak, kirolak, haurrentzakoak eta abar Donostian zehar. Egitarua hemen

Jarraitu irakurtzen

Zer egin Donostian abuztuaren 30etik irailaren 5era

Aaron Lee Antzoki Zaharrean irailaren 2tik 5era

Hona hemen Donostia Kulturak datozen egunetarako prestatu duen hainbat ekitaldiren berri: antzerkia, dantza, musika, Abuztua Donostian, festek antolatutako iraileko hainbat ekitaldi, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Esteka guztiak lotura honetan: Donostian abuztuaren 30etik irailaren 5era.

Jarraitu irakurtzen

Abuztua Donostian 2021: Ibai Turrilas eta Idurre Aristizabal garaileak Legatza saltsa berdean Lehiaketan

Gaur goizean, Abuztua Donostian dela eta, Antiguako Simona Lajust kalean ospatutako Legatza saltsa berdean Lehaiketaren irabazleak Ibai Turrillas eta Idurre Aristizabal donostiarrak izan dira. (Taldea: "IZURUN").

Jarraitu irakurtzen

2021eko Donostiako Estropadak aurkeztu dira

Aurkezpenean egindako argazkia

Gaur, abuztuaren 27a, goizeko 11:30ean irailaren 1ean, 2an (sailkapenak), 5ean eta 12an ospatuko diren 2021eko Donostiako Estropadak aurkeztu dira.

Jarraitu irakurtzen

Zer egin Donostian abuztuaren 23tik 29ra

Cómicos

Abuztuko azken txanpan sartu beharko dugu derrigorrean. Hona hemen Donostia Kulturak prestatu duen hainbat ekitaldiren berri: antzerkia, dantza, musika, Abuztua Donostian, erakusketak, haurrentzako emanaldiak... Esteka guztiak lotura honetan: Donostian abuztuaren 23tik 29ra.

Jarraitu irakurtzen

Xabier Mendizabal-ek eta Ramón Mugika-k (Zubi Musu Elkartea) marmitakorik onena prestatu dute 2021eko Abuztua Donostian

Irabazleen argazkia

Donostia San Sebastián Festak-ek antolatuta eta Gaztelubide Elkartearen, BM Supermerkatuak-en eta Donostiako udaleko Osasu Publikoaren atalaren laguntzarekin, gaur arratsaldean, Kursaaleko Zurriola terrazan, 2021eko Abuztua Donostian marmitako-lehiaketaren beste edizio bat ospatu da, Guztira, 17 bikotek hartu dute parte.

Jarraitu irakurtzen