Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

2020ko Inauterietako egitaraua aurkeztu da

Prentsaurreko argazki bat

Gaur, Udaletxeko Gobernu Batzorde Aretoan aurtengo Inauterietako egitaraua aurkeztu da.

Prentsaurrekoa, goizeko 11:00etan hasi da eta bertan Jon Insausti (Festa Jardueretako zinegotzia), Unión Artesanako Lanpernen Konpartsaren ordezkariak eta Eskola Dantza Taldeko arduradun bat izan dira.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 2019ko Memoria aurkeztu du

Donostia Kulturaren 2019ko memoria

Donostia Kulturak iaz antolatu zituen jarduera kopurua aipatuz (7.900) hasi du 2019ko Memoriaren aurkezpena. Kopuru horrek entitateak berez dauzkan zifra handiei eman die bide, Donostia Kultura 30. urteurrena ospatzen ari den 2020 honetan.

Jarraitu irakurtzen

2020ko udako festak: kartel lehiaketa zabalik apirilaren 3ra arte

Iragartzeko kartela

Donostia San Sebastian Festak unitateak 2020ko Aste Nagusia, Estropadak eta Euskal Jaiak iragartzeko kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 3an bukatuko da.

Jarraitu irakurtzen

2020ko Inauteriak: Momo jainkoa eta kartela aurkeztu dira

Aurkezpenaren argazkia

Gaur goizean, Jon Insaustik, Festa Jardueretako zinegotziak, Donostiako Pleno Aretoan, gure hirian datorren otsailaren 20tik 24ra ospatuko diren 2020ko Inauterietako Momo jainkoa eta Kartela aurkeztu ditu.

Jarraitu irakurtzen

2020ko Donostiako Kaldereroen eta Inude eta Artzainen jarduerak aurkeztu dituzte

Prentsaurrekoan egidako argazkia

Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala datorren larunbatean, otsailak 1, gaueko 21:45ean aterako da Alde Zaharreko kaleetan zehar. Kresala Elkarteak antolatzen duen Inude eta Artzainen Konpartsa, aldiz, otsailaren 2an, igandean, aterako da eguerdiko 12:00etan.

Bi ekitaldiak, gaur goizean aurkeztu dira. Aurkezpeneko prentsaurrekoan Jon Insausti, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkaria, Aitzpea Leizaola, Amaia Garin eta Jon Elzo (Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalaren ordezkariak), Juan Antonio Antero (Groseko Hungariar Kaldereroen Konpartsakoa) eta José Ramón Arruti (Groseko Artzai eta Inudeak Konpartsa - Artaiñu) izan dira.

Jarraitu irakurtzen

2020ko San Sebastián eguna: Helduen Danborrada aurkeztu da

Aurkezpenaren argazkia

2020ko San Sebastian eguna dela eta, gaur, urtarrilak 15, udaletxeko Pleno Aretoan Helduen Danborradaren aurkezpena egin da. Aipatutako prentsaurrekoan, Jose Mari Oiartzabal musikariari omenaldia eskeini zaio eta, San Sebastián egun osoan zehar Konstituzio plazan egongo den Donostiako Bandera, Unión Artesana elkarteari eman zaio.

Jarraitu irakurtzen

2020ko San Sebastián eguna: Haur Danborrada aurkeztu da

Haur Danborradako pertsonaiak

2020ko San Sebastian eguna dela eta, gaur asteartea, urtarrilak 14, udaletxeko Pleno Aretoan Haur Danborradaren aurkezpena egin da.

Prentsaurrekoa, eguerdiko 12:00etan hasi da eta bertan izan dira Eneko Goia, Donostiako Alkatea, Jon Insausti, Festa Jardueretako zinegotzia eta Haur Danborradako Danbor Nagusia den Aimar Capa Correyero (Harri Berri Oleta Ikastetxea) eta Haur Danborradako beste pertsonai guztiak (Aitor Ikastola).

 

Jarraitu irakurtzen

2020ko Danborrada: Konstituzio plazako eta Udaletxeko balkoietatik Bandera igoera, jaitsiera eta Haur Danborrada ikusteko zozketa egin da gaur.

Zozketaren momentu bat

Gaur, arratsaldeko 18:00etan Udal balkoietatik Bandera igoera, jaitsiera eta Haur Danborrada ikusteko zozketa egin da.

Zozketa, Udaletxeko Pleno Aretoan izan da eta han, Eneko Goia, Donostiako alkatea, izan da. Zenbakiak atera dituztenak 2020ko Haur Danborradako pertsonai batzuk (Aitor Ikastolakoak) eta aurtengo Danbor Nagusia, Aimar Capa Correyero (Harri Berri Oleta ikastetxekoa) izan dira.

Jarraitu irakurtzen

Errege Magoak goizeko 11:00etan iritsiko dira Altzako Harria parkera

Errege Magoak

Gaur goizeko prentsaurrekoan, Festa Jardueretako zinegotzia den Jon Insaustik adierazi duen legez, aurten, Ekialdeko Errege Magoek datorren urtarrilaren 5ean, igandea, Altzako Harria parkera iritsiko dira. Lehen hitzordua, goizeko 11:00etan han izango da eta iaz egin zuten legez hiriko auzo batzuk bisitatuko dituzte.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Santo Tomaseko Feria: Emakumezkoen IV. Urrezko Kopan Nerea Sorondo berriro garaile

Parte-hartzaileak

2019ko Santo Tomaseko Feria dela eta, gaur, abenduak 21, eguerdiko 13:30ean Trinitate plazan  Emakumezkoen IV. Urrezko Kopa jokatu da. Aipatutako proban, lau aizkolarik parte hartu dute eta, aurten ere, Berako Nerea Sorondok irabazi du.

Jarraitu irakurtzen