Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Festak

Santo Tomas Feria 2019: izen-emateko epea zabalik

Feriako kartela

Donostia/San Sebastián Festak-ek 2019ko Santo Tomas Ferian postu bat jartzeko edota Ferian ospatuko diren lehiaketetan parte hartzeko izen-emate epea ireki egin du

Jarraitu irakurtzen

V. Su Artifizialen Argazki Lehiaketa: argazki irabazleak

Lehenengo saria

Pasa den uztailean, Donostia/San Sebastian Festak atalak bostgarren aldiz jarraian Su Artifizialen Argazki Lehiaketaren deialdia luzatu zuen, su artifizial lehiaketako berrogei eta hamazazpigarren ediziorako kartelaren irudia bilatuz. Aurkeztutako argazkiak 119 izan dira.

Jarraitu irakurtzen

Itzurun Erraldoien eta Buruhandien konpartsa: 2019ko Ekimen Erraldoiaren emaitza

Prentsaurrekoan egindako argazkia

Aurten ere, Iniciativa Gigante - Ekimen Erraldoia gauzatu da Aste Nagusiaren inguruko egunetan eta Aste Nagusian bertan. Donostiako Itzurun Erraldoi eta Buruhandien konpartsak Ekimen Erraldoia kanpainaren bitartez, kamiseten salmentarekin,  5.066,50€ bildu ditu Beroa Elkartearentzat (Gipuzkoako Harrera familien Elkartea). 

Jarraitu irakurtzen

2019ko Donostiako Estropadak: IV. Enpresa Kultura Berriaren ADEGI Sariak

Sarituen argazkia

Gaur eguerdiko 12:00etan eta Bokado Jatetxean, 2019ko Donostiako Estropadetan denborarik onena lortu duten bi traineru gipuzkoarrei (bai emakumezkoen modalitatean bai gizonezkoenean) Enpresa Kultura Berriaren ADEGI Saria eman zaie.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Donostiako Estropadak - Emakumezkoen modalitatea: Orio-BabyAuto garaile aurtengo Kontxako Banderan

Orioko arraunlariak

Orio - BabyAutoko arraunlariek, 21:28,48ko denbora batekin, aurtengo Kontxako Bandera irabazi dute; haien atzetik Gu Arraun (21:57,42) bigarren postuan, Hondarribia Bertako igogailuak (22:04,20) hirugarrena gelditu da eta Hibaika Jamones Ancín (22:07,16) laugarren postuan. Gaurko bigarren jardunaldiko estropadan, berriz, Orio - BabyAuto garaile suertatu da (10:45,14).

 

 

Jarraitu irakurtzen

2019ko Donostiako Estropadak-Gizonezkoen modalitatea: Kontxako Bandera berriro Go fit Hondarribiarentzat

Hondarribiko arraunlariak

Aurtengo Kontxako bi jardunaldietan egindako 39:01,58ko denborarekin, Go Fit Hondarribiak 2019ko Bandera irabazi du. Hondarribitarrekin batera, Orio - BabyAuto (39:08,38), Santurtzi - Iberdrola (39:24,86) eta Donostiarrako (39:26,62) traineruek 2019ko ohorezko koadroa osatzen dute. Gaur, irailaren 8an, jokatu den estropadan, Go fit Hondarribiak  denborarik onena ezarri du (19:41,70) eta garaile suertatu da.

Jarraitu irakurtzen

Euskal Jaiak 2019: Dantza Sueltoko Txapelketaren emaitzak

Gaur, irailaren 1ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 2019ko Dantza Sueltoko Txapelketa ospatu da Donostiako Konstituzio plazan.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Estropadak: Orio - BabyAuto (emakumezkoetan) eta Go fit Hondarribia (gizonezkoetan) garaileak lehenengo jardunaldian

Estropadetako kartela

Orio - BabyAutoko arraunlariak 10:43,34ko dendorarekin, garaileak suertatu dira emakumezkoen estropadan. Bigarren postuan Donostiako Gu Arrauneko trainerua (10:49,76), hirugarrenean  Hibaika Jamones Ancín (10:54,04) eta laugarren postuan San Juan - Iberdola-ko arraunlariak (10:56,60)

Gizonezkoen modalitatean berriz, garaipena Go fit Hondarribia-ko eskifaiarentzat izan da (19:19,88) eta haien atzetik, Orio - BabyAuto (19:25.42), Santurtzi - Iberdrola (19:29.00) eta Zierbena Bahías de Bizkaia (19:34.82).

Jarraitu irakurtzen

Abuztuaren 31ko oroitzapenaren aurkezpena

Aurkezpenean egindako argazkia

Abuztuaren 31ko oroitzapena dela eta, gaur, goizeko 11:30ean Udaletxeko Pleno Aretoan ekitaldien egitaraua aurkeztu da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Donostiako Estropadak: sailkatze-estropadako denborak eta iganderako txandak

2019 kartela

Gaur arratsaldean, datorren irailaren 1 eta 8an ospatuko diren Kontxako finaleko estropadetan parte hartuko duten tripulazioak sailkatze-estropadak burutu dira. Bai Emakumezkoen modalitatean, bai Gizonezkoenean zortzi tripulazio izango dira Bandera lortzeko lehiatuko direnak (gaur sailkatu direnak eta Donostiako tripulazioak). Emakumezkoen modalitatean denborarik onena Orio - Babyauto-rentzat (11:12,92) izan da eta gizonezkoen modalitatean berriz, Ondarroa Cikautxo (20:15,38) klubarentzat

Jarraitu irakurtzen