Donostia Kulturak 2019-2020 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkezten du honen bidez. 642 ikastaro (562 helduentzat eta 80 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2019ko irailaren 9an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.
Gaur, ekainak 27, Donostiako Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu salmentarekin bihartik uztailaren 7ra arte egongo da zabalik goiz (11:00-13:30) eta arratsaldez (17:00-20:00) Gipuzkoa plazan. Antolatzaileen esku (Euskadiko Liburu Ganbara eta Euskadiko Liburu Azoken Batzordea) dago ordutegian aldaketak egitea.
Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 8ra izango da, biak barne.
Donostia Kulturako liburuzainek udan irakurtzeko liburuen gomendio gida berri bat prestatu dute. 2018an argitaratuak izan ziren liburuen artean 113 izenburu aukeratu dira, 56 euskaraz idatziak eta beste 57 gaztelaniaz idatziak.
Udako hilabeteetan Donostia Kulturako liburutegiek zerbitzu berriak eskaintzen dituzte. Joan den larunbatean, ekainak 15, Eguzkiteka (Kontxa hondartzako liburutegia) zabaldu zen eta uztailaren 1ean, berriz, Urgulleko liburutegia. Bestalde, Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia zabalik egongo da abuztu osoan astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian. Donostia Kulturak Moyua enpresarekin duen hitzarmena berritu du udako liburutegien eskaintza hobetzeko eta orohar liburutegietan irakurketa sustatzeko.
Kultur etxe, liburutegi, San Telmo Museo, antzoki eta Zinema, Arte Eszeniko, Musika, Festak, Komunikazioa zein Administrazioko unitate teknikoetan dauden lanpostuak dira.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ipuin laburren Aztarnak III. lehiaketa aurkeztuko da maiatzaren 16an, 19:30ean, Astoria 7 Hotelean egingo den irakurraldi batekin. Aurreko edizioetako hainbat parte-hartzailek beren kontakizunen zatiak irakurriko dituzte Jon Makuso biolinistaren zuzeneko musikaz lagunduta.
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 15etik 28ra.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako jarduerak aurkeztu dira. Apirilaren 23an, astelehenean, Gipuzkoa plazan Liburu Denden Elkargoaren Liburu Azoka egingo da egun osoan zehar, goizeko 9:30etik iluntzeko 21:00etara.
Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Martxoaren 20tik 25era egingo da gune hauetan: Egia eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi Nagusia, Victoria Eugenia Club eta UPV/EHU kanpusa.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa