Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 3. edizioaren oinarriak argitaratu zituen irailean. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.
Urriaren 21ean abiatu genuen Donostia Kultura Irratia (FM 107.4) eta gaurtik aurrera webgunearen aukera gehienak prest ditugu jada.
Donostia Kulturako hainbat egile ikastarotan oraindik matrikulatzeko aukera dago, lekua geratzen delako. Interesa dutenek, informazioa jaso eta izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita internet bidez ere (matrikulazioaren gunea). Izen-ematea itxi egingo da ikastaro bakoitzaren hasiera baino astebete lehenago.
1991 urtean jaiotako Altzako Casares Irratiaren urrats berria da Donostia Kultura Irratia. Lehengo izaerari eutsiz, jauzi bat eman du hiriko eta aldirietako kulturaren leiho bihurtzeko. Inguruko kultur ekosistema zabalari begira jarriko den leihoa izango da, beti ere, kultur zaletasunaren ikuspuntutik. FM 107.4 sintonian eta, irratia.donostiakultura.eus webgunean entzun daiteke.
Martxan dira Liburu Baby Kluba eta Ipuinaren Ordua jarduerak, Donostia kulturako haur liburutegietan ohikoak diren programak. Astero eskaintzen diren doako saio hauek aukera ezin hobea dira istorioez gozatzeko eta liburuetara gerturatzeko.
Gaur, urriak 16, asteazkena, Liburutegiaren Eguneko jarduerak aurkeztu dira. Memoria eta Liburutegiak lemapean publiko mota guztietarako egitaraua antolatu da.
Ostiral honenan, urriak 11, arratsaldeko 19:00etan, Martuteneko Amundarain Mediateka berriaren inaugurazioa egingo da Iker Goenaga eta Martuteneko Trikitilariak taldearen emanaldiarekin.
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaietan izaten diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 9an, «Egunero hasten den musika» eta hilaren 10ean «Munduko poesia kaia». Biak ala biak Victoria Eugenia Cluben izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan bertan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Edukiera bete arte beti ere.
EHUko Udako Ikastaroen barruan, eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, Egunero hasten delako 50 urtez programaren saio garrantzitsuenetako bat izango dugu ostegunean, uztailak 4, 19:00etan Miramar jauregian. Sarrera librea da, baina izena eman behar da lotura honetan: Egunero hasten delako 50 urtez.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa