Gaur, uztailak 9, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketako obra garailea aurkeztu da. Hain zuzen ere, Lizar Begoña idazlearen Aro beilegia.
Gaur, uztailak 8, aurkeztu dugu abuztuko eta iraileko programazioa. Sarrerak salgai daude jada gure online kanalean (Donostia Kultura sarrerak: antzerkia) eta Victoria Eugeniako txarteldegian (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Antzoki Zaharreko leihatila uztailaren 27an zabalduko da, aipatu ordutegian.
Eulia Leyre Ruiz de Alegríak COVID-19aren itxialdiaren 0 fasean sortutako ikus-entzunezko proiektu koreografikoa da. Katherine Mandsfield idazlearen izen bereko kontakizunean dago oinarritua. Lana Luisa Etxenikek Ernest Lluch Kultur Etxean ematen duen Idazketa sortzailea izeneko tailerrarekin batera garatu da.
Gaur, uztailak 3, Donostiako Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin gaur bertan hasi da Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 12a arte. Azokaren ordutegia: goizez 11:00-13:30 eta arratsaldez: 16:30-20:00. Ordutegia aldatzeko eskumena du Liburu Azoken Batzordeak.
Ekainean hainbat zerbitzu presentzial zabaldu ditugu eta hasi gara zuzeneko ekitaldiak ere programatzen. Hilabete hau probak egiteko erabilgarria izan zaigu eta orain uztailean gure asmoa da ahalik eta martxa onena hartzea.
Atzo, maiatzak 31, amaiera eman genion bolada batez azken bi hilabetetan egunero gure plataformetan izan dugun Ipuinaren Ordua jarduera digitalari. Ekainean zehar ez da izango emanaldirik, baina uztailean bueltan izango da.
Ekainaren hasieratik hainbat zerbitzu modu presentzialean zabalduko ditugu: sareko 11 liburutegi, San Telmo Museoa eta antzokietako leihatilak. Albiste honetan Donostia Kulturako gune horien udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 1etik irailaren 6ra izango da, biak barne.
Osasun-deseskalatze prozesuaren baitan, datorren ekainaren 1ean Donostia Kulturako 11 liburutegi berriro zabalduko dira hiri erdigunean eta auzoetan zerbitzua eman ahal izateko. Hauek dira berriro irekiko direnak: Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusia, Fermin Calbeton-eko Haur Liburutegia zein Aiete, Casares-Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larratxo, Larrotxene, Loiola eta Lugaritz kultur etxekoak). Okendo Kultur Etxea itxita egongo da aire girotuko sisteman egokitze lanak egingo baitira ekaina eta uztailean zehar. Udako ordutegien berri albiste honetan.
Donostia Kulturaren programazio birtuala, DKEtxean, amaitzera doa sei asteren ondoren, bi helburuok beteta: batetik, kultur kontsumitzaile eta parte-hartzaile ohikoari lagun egitea itxialdian; eta, bestetik, sorkuntzari eta hemengo autoreei laguntzea aldi zail honetan. Denboraldi horretan zehar, 100dik gora autorek hartu dute parte, eta 134 sorkuntza-lan eman dira (bideoak, kontakizunak, ilustrazioak edo online solasaldiak), denak ere berriak. Denak jasota eta eskuragarri Donostia Kultura On! atal berrian.
Pasa den ostiralean, maiatzaren 8an, Victoria Eugenia Antzokiko teilatutik Izarok emandako kontzertuaren bideo-laburpena eta making of-aren lotura gehitu dugu.
Osasun-deseskalatze eta herritarrak pixkana kalera irteteko prozesuaren barruan (ekainetik aurrera irekiko ditugun gure kultur zentroak, adibidez), DKEtxean egitasmoak zentzua galtzen du konfinamendurako sortutako online programa gisa. Horrek ez du esan nahi Donostia Kulturak eduki birtualak sortzeari utziko dionik. Aitzitik, parrilla erregularrik gabe, online eskaintza zabala izango du, pixkana aurrez aurre eskaintzen diren ekitaldi eta ikuskizunekin batera.
Gaurtik aurrera, Donostia Kulturak eduki horiek online eskaintzen jarraituko du Donostia Kultura ON! lan-ildopean.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa