Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 5. edizioaren oinarriak argitaratu zituen. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.
Datorren astelehenean, irailak 6, hasiko da ikasturte berria eta hemen bildu ditugu Donostia Kulturako guneetako neguko ordutegiak. Aintzat hartu eskolako oporretan (gabonetan eta Aste Santuan) ordutegiak beste batzuk direla.
Irailean abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Hilero hainbat doako saio egiten da Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz (Antigua), Okendo (Gros) eta Tomasene (Altza) kultur etxeetako liburutegietan.
Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero egiten diren Poesia Orduak errezitalen antolatzaileak. Aurten ere bi antolatu dira: hilaren 6an, Etxeko urak eta hilaren 7an Poema likidoak. Biak ala biak Victoria Eugenia Cluben izango dira, iluntzeko 19:30etan. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egunetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Donostia Kulturak 2021-2022 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu zuen uztailaren hasieran. 508 ikastaro (480 helduentzat eta 28 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2021eko irailaren 6an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 26an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da. Ikastaroen berri ematen duen egunkaria irailaren 2tik aurrera paperean egongo da eskuragai gure zentroetan.
Udako hilabeteetan Donostia Kulturako liburutegiek zerbitzu berriak eskainiko dituzte. Uztailaren 1ean, Urgulleko liburutegia zabalduko da. Bestalde, Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia zabalik egongo da abuztu osoan zehar astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian.
Gaur, ekainak 25, Donostiako Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin gaur bertan zabaldu da Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 4 arte. Azokaren ordutegia: goizez, 11:00-14:00; eta arratsaldez, 17:00-21:00. Ordutegia aldatzeko eskumena Euskadiko Liburu Azoken Batzordearen esku dago.
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 23tik irailaren 5era izango da, biak barne.
Donostia Kultura IV. Poesia Sariko argitalpena aurkeztu da gaur goizean, Maialen Berasategi Catalanen Eskuan beti zerbait.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta Donostia Kulturak hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 20tik 26ra liburutegi eta kultur etxeetan. Jarduera hauen ardatz nagusia irakurleak izango dira. hain zuzen, Donostia Kulturaren liburutegietara, 23tik aurrera, hurbiltzen diren irakurleei Miren Asiain ilustratzaileak eginiko orri-markagailua emango zaie.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa