Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Literatura

2022ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi martxo hasieran

Martxoaren 8a

Donostia Kulturaren guneetan datozen egunetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat ekitaldi bildu dugu albiste honetan.

Jarraitu irakurtzen

"Literatura, politika, memoria" zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean

Belén Gopegui. Marta Calvoren argazkia

Ernest Lluch Kultur Etxeak "Literatura, politika, memoria" solasaldi zikloa antolatu du, otsailaren 8tik apirilaren 26ra gauzatuko dena. Bederatzi jarduera izango dira guztira, eta bertan Euskal Herriko, Espainiako eta Latinoamerikako autore aipagarriek hartuko dute parte, hala nola, Belen Gopegui, Uxue Alberdi, Sergio Ramirez, Elizabeth Duval, Martin Caparros eta Gabriela Wiener, besteren artean.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 2021eko memoriaren balantzea aurkeztu du

Memoria balantzea

Gaur aurkeztu da Donostia Kulturaren 2021eko memoriaren balantzea. Donostia Kulturak egokitzeko gaitasuna frogatu du eta emaitza onekin pasatu du pandemiaren bigarren urtea.

Jarraitu irakurtzen

"Demokrazia gizarte digitalean" zikloa Aiete eta Ernest Lluch Kultur Etxeetan

Jorge Carrión

Aiete eta Ernest Lluch Kultur Etxeek demokraziak gizarte digitalean dituen erronkak aztertuko dituen bi saio programatu dituzte, otsailaren 3 eta 10ean, biak 19:00etan, aditu eta idazle azpimarragarrien eskutik.

Jarraitu irakurtzen

2021eko gabonetako ordutegia Donostia Kulturaren guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturaren guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Amaia Telleria eta Jon Bilbao idazleek Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte

María José Telleria, Jon Bilbao, Amaia Telleria eta Jon Insausti

Gaur, abenduak 2, eguerdiko 12:00etan, Konstituzio plazako liburutegiko Mandas Dukearen aretoan banatu dira 2021eko Zilarrezko Euskadi sariak. Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak Amaia Telleriaren Haize-lekuak (euskaraz) eta Jon Bilbaoren Basilisco (gaztelaniaz) liburuak saritu ditu aurten. Arratsaldeko 19:00etan liburutegiko San Jeronimo kaleko aretoan irakurleek idazleekin egoteko aukera izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Emakume idazleen mundu bat: Anna Moï eta Tatiana Tibuleac

Anna MoÏ

Azaroaren 3an eta 4an, San Telmo Museoan, Emakume Idazleen Mundu bat, XXXIII Nazioarteko Literatura Topaketa, egingo da. Luisa Etxenikek koordinatzen duen jaialdi honetan Anna Moï eta Tatiana Tibuleac egileek parte hartuko dute. Ekitaldiak iluntzeko 19:00etan hasiko dira. Doako sarrera librea izango dute edukiera bete arte.

Jarraitu irakurtzen

Literatur urteurrenak udazkenean Ernest Lluch Kultur Etxean

Elvira Navarro

Udazken honetan ere, Ernest Lluch Kultur Etxeko apustu nagusia literaturak jarraituko du izaten. Azaroaren 8tik 21era izango den Literaktum jaialdiko saioez gain, hainbat literatur urteurrenei buruzko inguruko hitzaldiak izango dira bertan: Dostoeivski, Flaubert eta Baudelaire (hiruren jaiotzaren 200. urteurrena betetzen baita aurten) eta Dante (heriotzaren 700. urteurrena).

Jarraitu irakurtzen

Liburutegien Eguneko programa: immigrazioa eta liburutegiak

Liburutegien Eguneko logoa

Urriaren 24an Liburutegien Eguna izango da eta, bederatzigarren urtez jarraian, Donostia Kulturak, Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak elkarrekin ospatuko dute. Aurten immigrazioari eta liburutegiei buruzko jardunaldi bat antolatu da, Immigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak izenburupean.

Jarraitu irakurtzen

2021/22 ikastaroak: matrikulazio epea luzatu da

Donostia Kulturako 2021/22 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 7ra arte.

Jarraitu irakurtzen