Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

Donostia Kulturak ere bat egiten du Euskaraldiarekin

Euskaraldia: Donostia Kulturaren hamaikakoa

Donostia Kulturak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo den iniziatiba honen helburua "Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea da".

Jarraitu irakurtzen

Urriaren 28tik azaroaren 5era, 2018ko Abesbatzen Astea

Abesbatzen Astea

Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Oraingo honetan, eta Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2018ko urriaren 28tik azaroaren 5era Donostian: Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran.

Jarraitu irakurtzen

2019an jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak: epea zabalik azaroaren 19ra arte

Jaialdia Donostian

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2018ko urriaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (201. zkia.) argitaratu dira eta epea 2018ko azaroaren 19an amaituko da.

Jarraitu irakurtzen

2018/19 ikastaroak: matrikulazio epea luzatu da

Donostia Kulturako ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 2ra arte.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udazkeneko programazioa aurkeztu du

Donostia Kultura: arte eszenikoen udazkeneko aurkezpena

Donostia Kulturak udazken honetan helduentzako prestatuko antzerkia, dantza eta musika programazioa aurkeztu du. Hala nola, Victoria Eugenia Antzokia (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharra, Egiako Gazteszena, Intxaurrondo Kultur Etxea, Larratxo Kultur Etxea eta Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoa guneetakoa. Sarrerak salgai daude jada.

Jarraitu irakurtzen

Aste Nagusiko DJ Gazteen III. Erakustaldia: emanaldien egutegia.

Erakustaldiaren kartela

Donostia/San Sebastián Festak sailak, Donostia Gazteria eta FNACen laguntzarekin, azken Aste Nagusietan izandako harrera ikusita, Kursaaleko terrazetan aurrera eraman zuen esperentzia errepikatzea erabaki du. Horrela, abuztuaren 11tik 18ra gaueko 23:30ean eta ezagunagoak diren DJeen telonero moduan, 16 eta 30 urte bitarteko Donostiar Djei euren saioak eskaintzeko abagunea ematen zaie.

Jarraitu irakurtzen

2018-2019: irailean 613 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2018-2019 kartela

2018-2019 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak gaur goizean, uztailak 3, egindako agerraldian. Ikastaroen matrikulazioa 2018ko irailaren 11tik 25era egiteko aukera izango da edozein kultur etxetan eta zein Donostia Kulturaren webgunean.

Jarraitu irakurtzen

2018ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 25etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udako programazioa aurkeztu du

dk uda programazioa

Donostia Kulturak, uda honetan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrak, Egiako Gazteszenak eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoak eskainiko duten helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen