Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Musika

2020an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak: epea zabalik otsailaren 3a arte

Jendetza Donostiako jaialdi batean

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2020ko urtarrilaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2. zkia.) argitaratu dira eta epea 2020ko otsailaren 3an amaituko da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak haurrentzako egitarau zabala programatu du 2020ko neguan

Haurrak Negua 2020

Donostia Kulturak hiriko antzoki eta kultur etxeetan haurrentzako ekitaldi ugari programatu ditu datorren negurako.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoetako 2020ko neguko programazioa aurkeztu du

Donostia Kulturak arte eszenikoetako 2020ko neguko programazioa aurkeztu du

Gaur, abenduak 4, Donostia Kulturak neguan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo Kultur Etxean eta Intxaurrondo Kultur Etxean izango den helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturaren opari txartelak erosteko aukera

Opari txartela

Oparitu kultura senide eta lagunei! Bi eratako txartelak dituzu aukeran: 50 eta 100 eurokoak. Donostia Kulturak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrerak lortzeko erabil dezakezu.

Jarraitu irakurtzen

Prest dugu jada DK Irratiaren webgunea

DK Irratiko hainbat lagun

Urriaren 21ean abiatu genuen Donostia Kultura Irratia (FM 107.4) eta gaurtik aurrera webgunearen aukera gehienak prest ditugu jada.

Jarraitu irakurtzen

2020ko neguko programazioaren aurrerapen bat

Gauekoak

Donostia Kulturak neguko arte eszenikoetako aurrerapen bat atera du salmentara: Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharran eta Lugaritz eta Intxaurrondoko kultur etxeetan emango diren bi antzezlan, bi dantza ikuskizun eta hiru kontzertu. Sarrerak salgai daude jada gure kanaletan: Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean. Abenduaren hasieran aurkeztuko da neguko programazio osoa.

Jarraitu irakurtzen

2019-2020: egile ikastaroetan matrikulatzeko aukera dago oraindik

2019-2020 ikasturtea

Donostia Kulturako hainbat egile ikastarotan oraindik matrikulatzeko aukera dago, lekua geratzen delako. Interesa dutenek, informazioa jaso eta izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita internet bidez ere (matrikulazioaren gunea). Izen-ematea itxi egingo da ikastaro bakoitzaren hasiera baino astebete lehenago.

Jarraitu irakurtzen

19 kontzertu Beethovenen 250. urteurrena ospatzeko 2020an

Ludwig Van Beethoven

Donostia Musikaren eskutik, Ludwig van Beethovenen (1770-1827) bi integral oso-osorik eskainiko dira 2020an zehar Victoria Eugenia Antzokian, musikagile alemaniarraren jaiotzaren 250. urteurrenean: trioen eta piano eta harietarako sonaten integrala eta pianorako sonaten integrala.

Jarraitu irakurtzen

Bost emanaldi Abesbatzen Astean urriaren 30etik azaroaren 4ra bitartean

Gaos abesbatza

Aurten ere, Donostia Kulturak, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin, Abesbatzen Astearen edizio berri bat antolatu du. Tolosako Abesbatzen Lehiaketa ospatzen den bitartean, bost emanaldi eskainiko dira 2019ko urriaren 30etik azaroaren 4ra Donostian: Altzan, Loiolan, Grosen, Ibaetan eta Amaran. Abesbatzen Aste honen helburua donostiarrengan musika korala sustatzea da.

Jarraitu irakurtzen