Gaur aurkeztu dugu Donostia Kulturaren 2020ko Memoriaren balantzea. Donostia Kultura txerto eraginkorra izan da 2020an. Buru izan da kulturaren sektoreak pandemiaren kontra eratutako "erresistentzia".
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean.
Gaur, abenduak 14, abiatuko da Donostia Kulturak negurako prestatu duen antzerki, dantza eta musika programazioa, Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoan, Intxaurrondo K.E.n eta Larratxo K.E.-n izango diren helduentzako 42 ikuskizunez (23 kontzertu, 15 antzezlan eta 4 dantza pieza) eta 8 haur ikuskizunez osatutako egitaraua.
Basque Culinary Center-eko ikasleek Donostia Kulturaren txartela jasoko dute, haren abantailez baliatu ahal izateko. Eta Donostia Kultura txartelaren jabeek, berriz, orain arteko onurez gainera, % 10eko deskontua izango dute BCC Clubeko zaleentzat ikastaroetan eta Tabakalerako LABe jatetxean.
Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetako espazio eszenikoak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu ditugu. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.
Gaur, azaroak 24, neguko programazioaren aurrerapen bat aurkeztu dugu. Guztira Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean eta Intxaurrondo Kultur Etxean izango diren sei kontzertu (GabON Reggae, Niña Coyote eta Chico Tornado, Jean Philippe Sylvestre, Maren, Arnau Griso eta Sen Senra), bost antzezlan (Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Pedro Páramo, Konpromisoa, Anton Abbadia-Dublinetik Hendaiara, Sisiforen paperak-Los papeles de Sísifo) eta dantza ikuskizun bat (Un cuerpo infinito).
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, 75 bat euskarazko kultur ekitaldi antolatuko dira Donostiako auzo gehienetan, Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera elkarteak eta auzoetako euskara batzordeek lankidetzan antolatuta, Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Gaur egungo osasun-egoera dela eta, Donostia Kulturak bere kultura-jardueren eta ikuskizunen ordutegia egokitzea erabaki du, joan den martxoan hartutako DK: osasunez gozatu! konpromisoari jarraituz.
Covid-19aren ondorioz Euskal Herrian hartutako segurtasun neurriak direla eta, Intxaurrondon urriaren 26rako eta azaroaren 2rako, hurrenez hurren, programatutako Peio Ospital eta Fermin Balentziaren kontzertuak bertan behera geratu dira. Donostia Kulturak barkamena eskatzen du egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik.
Donostia Kulturako 2020/21 ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 8ra arte.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa