Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Antzerkia eta Dantza

dFERIA 2019: konpainiek izena emateko epea zabalik

dferia 2019

Gaur, uztailak 25, 2019ko martxoaren 11 eta 14 bitartean egingo den dFERIAren XXV. edizioan parte hartzeko konpainientzako izen-emate epea zabaldu da, irailaren 9ra arte. Izen-ematea dFERIAko webgunearen bitartez egin behar da.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA Abroad Kanarietako MAPASen

POOL, Amaia Elizaran

Uztailaren 11a eta 15a bitartean dFERIA Abroad, Tenerifeko mercado cultural-MAPAS Ferian izango da. Bertan 220 ikuskizun baino gehiago aurkeztuko dira, tartean, 2018ko dFERIAn hautatutakoak:

Jarraitu irakurtzen

2018-2019: irailean 613 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2018-2019 kartela

2018-2019 ikasturtean kultur etxeetan eskainiko diren ikastaroak aurkeztu ditu Donostia Kulturak gaur goizean, uztailak 3, egindako agerraldian. Ikastaroen matrikulazioa 2018ko irailaren 11tik 25era egiteko aukera izango da edozein kultur etxetan eta zein Donostia Kulturaren webgunean.

Jarraitu irakurtzen

IX. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia zabalik irailaren 27a arte

IX. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko IX. Proiektu Deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2018ko uztailaren 2an abiatuko da eta irailaren 27an amaituko da. Aurten bi diru-laguntza eskainiko dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.

Jarraitu irakurtzen

2018ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 25etik irailaren 6ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udako programazioa aurkeztu du

dk uda programazioa

Donostia Kulturak, uda honetan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrak, Egiako Gazteszenak eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoak eskainiko duten helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2019: Kartel lehiaketaren deialdia zabalik

dFERIA

dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Jaialdiak, 2019ko martxoaren 11tik 14era egingo den hurrengo edizioko kartela aukeratzeko deialdia zabaldu du, eta norbanakoak eta enpresak gonbidatu ditu bertan parte hartzera.

 

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 12an bukatuko da,  14:00etan.

 

Informazio gehiago:

Jarraitu irakurtzen

Apirilean, literatura: hilabeteko zikloa Ernest Lluch Kultur Etxean

Bihartik aurrera, apirilak 11, Ernest Lluch Kultur Etxeak Apirilean, literatura programaren laugarren zikloa antolatu du. Liburu aurkezpenak, antzezlanak, hitzaldiak, ipuin kontalariak eta solasaldiak egongo dira, literatura erabateko protagonista bihurtzeko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen den hilabetean.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea apirilaren 20a arte luzatu da

Antzoki Zaharra

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdian eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaitzen zen, baina martxoaren 27an egin den Tokiko Udal Gobernu Batzordeak akordio hau hartu du:  2018 urteko irabazirik gabeko entitateentzako diru laguntzen deialdiaren barneko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 20a arte luzatzea.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturako guneetan

San Telmo Museoa

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 26tik apirilaren 8ra.

Jarraitu irakurtzen