Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Antzerkia eta Dantza

Korner: programazioaren aurrerapena

korner

Korner, Kultura & Futbol Festibalak bere programazioaren aurrerapena aurkeztu du, bere irudia eta webgunearekin batera. Jaialdia otsailaren 19a eta 24a bitarte ospatuko da, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean.

 

Jarraitu irakurtzen

dFERIAk 2018ko programazioaren aurrerapena aurkeztu du

dFERIA 2018 kartela

Gaur, urtarrilak 10, dFERIAk  Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharra-Fundación SGAE gunean izango diren ikuskizunen aurrerapena aurkeztu du. Ikuskizun hauetarako sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Sarrerak urtarrilaren 11an, 11:30etatik aurrera salgai.

Jarraitu irakurtzen

Ikastaroak: matrikulazioa zabalik urtarrilaren 19ra arte

Donostia Kulturako bigarren lau hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Urtarrilaren 19ra arte, kultur etxeetan edo internet bidez egin daiteke. Ikastaroak 2018ko otsailetik maiatzera bitartekoak dira.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2018 kartel irabazlea

Donostiako Pikazarri Studio-ko Romper el tabú lana da 2018ko dFERIAko kartel irabazlea.

Edizio honetan, gai nagusia TABUA izango da, giza talde batek debekatu edota gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak bezala ulertuta; jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz hitz egin jendeaurrean. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira.

Urtarrilaren hasieran dFERIA 2018ko programazioaren zati handiena ezagutzera emango da, aurten, martxoak 5a eta 8a bitartean burutuko dena.

 

Jarraitu irakurtzen

2017ko gabonetako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Intxaurrondo Kultur Etxea

Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitartean.

Jarraitu irakurtzen

XVIII. Donostia Antzerki Sariko epaimahaikide izateko epea zabalik

Antzerki Saria

Datorren urteko Donostia Antzerki Sarian epaimahaikide izateko epea zabaldu da gaur datorren abenduaren 29a arte.

Jarraitu irakurtzen

Haur eta gazteen arte eszenikoetan formazioa jasotzeko Kimu deialdia zabalik

Kimu

Euskal Kultur Erakundeak eta Donostia Kulturak bultzatutako deialdi honen bitartez Iparralde eta Hegoaldeko lau artista hautatuko dira. Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko.

Jarraitu irakurtzen

2018an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak: epea zabalik abenduaren 11 arte

Jaialdia Donostian

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2017ko azaroaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (212. zkia.) argitaratu dira eta epea 2017ko abenduaren 11n amaituko da.

Jarraitu irakurtzen

2018ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Zaharrak Berri" proiektuak irabazi du

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2017/18ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ay Teatro taldearen Zaharra Berri (Astolasterra)  antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Atauts sortzailea taldearen Gudua eta Rubik konpainiaren Puer Aeternus lanari egokitu zaio.

Jarraitu irakurtzen

Iaz baino % 41,5 ikuskizun gehiago aurkeztu dira 2018ko dFERIAn parte hartzeko.

Suttotos

Antzerki eta dantza 368 ikuskizunek eman dute izena, 2018ko dFERIAn parte hartzeko, iaz baina % 41,5 ikuskizun gehiago. Guzti horietatik, 30 inguru aukeratuko ditu antolakuntzak.

Jarraitu irakurtzen