Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Antzerkia eta Dantza

Donostia Kultura: martxoaren 8ari buruzko komunikatua

Martxoaren 8a: geldialdia

Donostia Kulturako emakume langileek, nagusiki, bat egiten dute gaurko, martxoaren 8ko, deialdiekin eta, beraz, horrek eragina izango du erakundearen irekiera orduetan zein kultur zerbitzuen eskaintzan.

Jarraitu irakurtzen

Hasi da dFERIA 2018, %23 akreditatu gehiagorekin

dFERIA 2018_ongi etorria

Akreditatuen igoera nabarmen batekin hasi da dFERIA,  Donostiako Arte Eszenikoen feriaren XXIV. edizioa. Guztira, 520 akreditatu dira: programatzaileak, ekoizpen etxeak, banatzaileak, konpainiak, komunikabideak eta beste tartean. Horrela, sektoreko profesionalei zuzendutako izaera duen jaialdia finkatu egiten da, akreditatuen %23ko igoerarekin, 2017 urteari dagokionez.

Jarraitu irakurtzen

Gaurtik aurrera, martxoak 5, Okendo Kultur Etxeko zerbitzu guztiak zabalik

Okendo Kultur Etxea

Joan den hilabetean Okendo Kultur Etxean gertatu zen sutearen ondoren, hainbat zerbitzu itxi egin behar izan ziren. Garbiketa lanak aurrera egin ahala zerbitzuak irekitzen joan dira, eta gaur, martxoak 5, kultur etxeko zerbitzu guztiak zabalduko dira eta ohiko funtzionamendua izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Kultur jarduerak antolatzeko diru laguntzen epea zabalik

Antzoki Zaharra

Donostia Kulturak martxan jarri du irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzen deialdia. Eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 27an amaituko da.  Bertan Donostiako udalerrian kultur egitasmo edo jarduerak antolatzen dituztenek parte har dezakete.

Jarraitu irakurtzen

"Mami Lebrun" antzezlanak irabazi du XVIII. Donostia Antzerki Saria

2018ko Donostia Antzerki Saria: Mami Lebrun

Mami Lebrun antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XVIII. Donostia Antzerki Saria. Lan hori da 2017an helduentzako Donostian antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

Xake Produkzioa konpainia sortu berriak egindako lehen antzezlana da, Bigarren Mundu Gerrako Parisko klub batean girotuta dagoen Mami Lebrun.

Jarraitu irakurtzen

Angelura txangoa XY Compagnie ikustera

XY konpainia

Eszena T programaren barruan, bidaia antolatu dugu martxoaren 2an XY konpainiaren Il n'est pas encore minuit lana ikusteko Angeluko Théâtre Quintanou-n.  Emanaldirako sarreraz gain, autobusez joan-etorria eta ikuskizunaren ondoren edari bat ere eskainiko zaie datozenei. Prezioa 29 eurokoa da.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak oso ontzat jo du Kultur Hiriburutzaren ondorengo urtea

Jaime Otamendi, Miren Azkarate, Alfonso Gurpegui eta Jon Insausti eta

Gaur, otsailak 13, Donostia Kulturak 2017. urtearen memoria aurkeztu du, eta erakundearen ordezkariek azpimarratu dute iaz datu bikainak izan zituela eta Kultur Hiriburutzak utzitako ondareari segida eman zitzaiola.

Jarraitu irakurtzen

Korner: programazio osoa aurkeztu dugu

Korner, Kultura & Futbol Festibalak bere programazio osoa aurkeztu du gaur. Jaialdia otsailaren 19a eta 24a bitarte ospatuko da, Ernest Lluch Kultur Etxean eta Antzoki Zaharrean.

Jarraitu irakurtzen

27. Poltsiko Antzerki Jaialdia otsailaren 15etik martxoaren 4ra

Poltsiko Antzerkia

Poltsiko Antzerki Jaialdiak 27. edizioa beteko du aurten, otsailaren 15etik martxoaren 4ra bitartean. Hiriko auzoetako taberna eta bestelako aretoetan formatu txikiko 32 antzerki emanaldi izango dira. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.

Jarraitu irakurtzen

dFERIAk 2018ko programazio osoa aurkeztu du

dFERIA: aurkezpena

Gaur, otsailak 1, dFERIAk programazio osoa aurkeztu da (Programazio eszenikoa atalean dago ikusgai). Ikuskizun hauetarako sarrerak bihar, otsailak 2, jarriko dira salgai, goizeko 11:30etik aurrera, gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak izeneko webgunean.

Jarraitu irakurtzen