Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Antzerkia eta Dantza

«Zaldi urdina» antzezlana urriaren 23tik 27ra Egian

«Zaldi urdina»

Artedrama, Axut eta Dejabu elkartu egin dira berriro eta udazken honetan taula gainean ikusterik izango dugun lan horren emaitza: «Zaldi urdina». Urriaren 23tik 27ra bost funtzio izango ditugu Egia Kultur Etxeko Gazteszena aretoan. Antzezlana drogari buruzko gogoeta bat da.

Jarraitu irakurtzen

2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Matriuska" proiektua irabazle

Matriuska

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ttak teatroa eta Kamimaz kolektiboa taldearen Matriuska antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Elur Sorkuntza Etxearen Esnatu naiz lanari egokitu zaio.

Jarraitu irakurtzen

Euskaltzaindiaren mendeurrena: bi ikuskizun urriaren 11n eta 12an Victoria Eugenian

Ghero

Euskaltzaindiaren mendeurrena bete da aurten eta arrazoi horregatik hainbat ekitaldi (instituzional, akademiko eta kultural) izan dira 2019an zehar. Egitarau honen barruan programatu dira urriaren 11n eta 12an Victoria Eugenia Antzokian bi ikuskizun: hilaren 11ko kontzertua (Mende berria kantuz: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Korua & Orfeoi Gaztea) eta 12ko antzelana (Ghero).

Jarraitu irakurtzen

Deskontu esanguratsuak udazkeneko antzerki eta dantza emanaldietarako

Abonamendu berezi batzuk prestatu ditu Donostia Kulturak eta antzerki eta dantza arloko hainbat ikuskizunetan % 25eko deskontua lortu ahalko da, eta bazkideek beste % 10 gehiago.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoetako udazkeneko programazioa aurkeztu du

Udazkeneko programazioa

Gaur, irailak 5, Donostia Kulturak udazkenean Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo K.E.-n eta Intxaurrondo K.E-n izango den helduentzako zein haurrentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

2019-2020: irailaren 9tik aurrera 642 ikastarotan matrikulatzeko aukera

2019-2020 ikasturtea

Donostia Kulturak 2019-2020 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkezten du honen bidez. 642 ikastaro (562 helduentzat eta 80 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak. Ikastaroen matrikulazioa 2019ko irailaren 9an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.

Jarraitu irakurtzen

Poltsiko antzerkiaren sorkuntzarako X. deialdia zabalik irailaren 26a arte

Poltsiko Antzerkiaren Sorkuntzarako X. deialdia

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko X. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 1an abiatu eta irailaren 26an amaituko da. Bi diru-laguntza emango dira: irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.

Jarraitu irakurtzen

2019ko udako ordutegia Donostia Kulturako guneetan

Liburutegi Nagusia, Alderdi Eder

Albiste honetan Donostia Kulturako guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 8ra izango da, biak barne.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udako programazioa aurkeztu du

Udako programazioaren aurkezplena

Donostia Kulturak uda honetan Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean eta Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan izango den helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2020: Kartel lehiaketarako deialdia zabalik da

dFERIA

dFERIA, Donostiako Arte Eszenikoen Jaialdiak, 2020ko martxoaren 9tik 12era egingo den hurrengo edizioko kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia zabaldu du, eta norbanakoak eta enpresak gonbidatu ditu bertan parte hartzera.

Jarraitu irakurtzen