Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Antzerkia eta Dantza

Donostia Kulturak ere bat egiten du Euskaraldiarekin

Euskaraldia: Donostia Kulturaren hamaikakoa

Donostia Kulturak ere bat egin du Euskaraldiarekin. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian egingo den iniziatiba honen helburua "Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea da".

Jarraitu irakurtzen

2019an jaialdiak antolatzeko diru-laguntzak: epea zabalik azaroaren 19ra arte

Jaialdia Donostian

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin du Donostia Kulturak. 2018ko urriaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (201. zkia.) argitaratu dira eta epea 2018ko azaroaren 19an amaituko da.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Ama-Alu-lur" proiektuak irabazi du

Ama-Alu-Lur irudia

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2018/19ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Intujai teatro taldearen Ama-Alu-Lur (Sorgin baten ametsak...)  antzezlanari. Bigarren sariak, berriz, Txinparta taldearen Zurrunbiloan lanari egokitu zaio.

Jarraitu irakurtzen

Aktore adaketa Nerón antzezlanean

NErón

Datorren azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Victoria Eugenia Antzokian emango den Nerón antzezlaneko Raúl Arévalo eta Itziar Miranda aktoreak, Dani Muriel eta Chiqui Fernándezengatik ordezkatuak izango dira.

Jarraitu irakurtzen

Haur eta gazteen arte eszenikoetan formazioa jasotzeko Kimu deialdia zabalik

Kimu

Euskal Kultur Erakundeak eta Donostia Kulturak bultzatutako deialdi honen bitartez Iparralde eta Hegoaldeko lau artista hautatuko dira. Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko.

Jarraitu irakurtzen

2018/19 ikastaroak: matrikulazio epea luzatu da

Donostia Kulturako ikastaroetan oraindik matrikulatzeko aukera dago. Zenbait ikastaroetan lekua geratzen da oraindik taldeak osatu arte. Interesa dutenek, izena eman dezakete bai kultur etxeetan aurrez aurre, baita Internet bidez ere (www.donostiakultura.eus/ikastaroak) urriaren 2ra arte.

Jarraitu irakurtzen

dFERIAk 2019ko kartela aurkeztu du

dferia 2019 kartela

Madrilgo Pablo Llorenteren Halo lana da 2019ko dFERIAko kartela. Egilearen hitzetan, "kartelak boterearen ikonoa gogora ekarri nahi du, goraka begiratzen duen dantzariaren oinaren bitartez, borrokara deitzen duen ukabila balitz bezala".

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak XI. Eskolatik Antzokira aurkeztu du

 Eskolatik Antzokira

Gaur, Donostia Kulturak, Eskolatik Antzokira, 2 eta 14 urte arteko ikasleei zuzendutako programa aurkeztu die ikastetxeetako arduradunei.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoen udazkeneko programazioa aurkeztu du

Donostia Kultura: arte eszenikoen udazkeneko aurkezpena

Donostia Kulturak udazken honetan helduentzako prestatuko antzerkia, dantza eta musika programazioa aurkeztu du. Hala nola, Victoria Eugenia Antzokia (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharra, Egiako Gazteszena, Intxaurrondo Kultur Etxea, Larratxo Kultur Etxea eta Lugaritzeko Imanol Larzabal Aretoa guneetakoa. Sarrerak salgai daude jada.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2019: konpainiek izena emateko epea zabalik

dferia 2019

Gaur, uztailak 25, 2019ko martxoaren 11 eta 14 bitartean egingo den dFERIAren XXV. edizioan parte hartzeko konpainientzako izen-emate epea zabaldu da, irailaren 9ra arte. Izen-ematea dFERIAko webgunearen bitartez egin behar da.

Jarraitu irakurtzen