Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak - Antzerkia eta Dantza

dFERIA 2019 euskal ekoizpenekin

dferia

Gaur, martxoak 6, dFERIAk euskal konpainia gehienen lanak aurkeztu ditu. Guztira, 10 ikuskizun eta bi estreinaldi: Out of the blue II de LaRután eta Roman y Julieta de Borobil.

Jarraitu irakurtzen

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi gurean

Gure ahotsak

Hirian egiten diren emakumeen asterik beteranoenak abiatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 4an: Altzan XXXIV.a eta Intxaurrondon XXXI.a. Albiste honetan Donostia Kulturaren sarean hilabetean zehar izango ditugun hainbat ekitaldi bildu ditugu.

Jarraitu irakurtzen

dFERIAk kale antzerkia programatuz ospatuko ditu 25 urteak

dFERIA

Gaur, otsailak 26, dFERIAk 25. urteurrena ospatzeko programatu duen Kale Antzerkia aurkeztu du, martxoaren 9an eskainiko dena. KALE ARTEan izeneko ikuskizuna Alderdi Eder, Boulevard, Konstituzio plaza eta Bretxako merkatuaren inguruan izango da,  publiko guztientzako egokia eta doakoa izango da.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak 5 milioi euro erabili ditu arte sorkuntza bultzatzeko

Alfonso Gurpegui, Jaime Otamendi eta Jon Insausti, ezker-eskubi

Gaur goizean aurkeztu du Donostia Kulturak 2018ko ekitaldien memoria. Datozen egunetan egongo da oso-osorik eskegita Urteko memorien atalean.

Jarraitu irakurtzen

2019an jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak onartu ditu Donostia Kulturak

NCC: dkluba by Lorena Otero

Donostian musika, antzerki, dantza, liburu, ikus-entzunezko eta ikusmen-arteen jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak lehiaketa bidez emateko deialdia egin zuen Donostia Kulturak 2018ko urrian. Prozesu guztia amaituta, zortzi elkarteren artean banatu dira aurreikusitako 100.000 euroak. Hamabi proiektu geratu dira kanpoan.

Jarraitu irakurtzen

dFERIAk 2019ko programazio eszenikoa aurkeztu du

dferia 2019

Gaur, otsailak 8, dFERIAk programazio eszenikoa aurkeztu da.

Ikuskizun hauetarako sarrerak gaur, 11:30etik aurrera, jarriko dira salgai gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak izeneko webgunean.

Jarraitu irakurtzen

28. Poltsiko Antzerki Jaialdia otsailaren 7tik 24ra

Poltsiko Antzerkia

Poltsiko Antzerki Jaialdiak 28. edizioa beteko du aurten, otsailaren 7tik 24ra bitartean. Hiriko auzoetako taberna eta bestelako aretoetan formatu txikiko 35 antzerki emanaldi izango dira. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.

Jarraitu irakurtzen

dFERIAk 2019ko programazioaren aurrerapena aurkeztu du

dferia 2019

25. urteurrena dela eta, dFERIAk programazio zabala eskainiko du martxoaren 9tik 14ra bitartean. Antzerkia, dantza, diziplina anitzak... Donostiako hainbat antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuta, arte eszenikoen festa handia.

Jarraitu irakurtzen

Ikastaroak: matrikulazioa zabalik urtarrilaren 18ra arte

Donostia Kultura: 2018-2019 ikasturteko ikastaroen matrikulazioa

Donostia Kulturako bigarren lau hileko ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Urtarrilaren 18ra arte, kultur etxeetan edo internet bidez egin daiteke. Ikastaroak 2019ko otsailetik maiatzera bitartekoak dira.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Antzerkigintza Berriak programa: epea zabalik urtarrilaren 31 arte

Antzerkigintza Berriak

Gasteizko Principal Antzokia, Bilboko Arriaga Antzokia eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, ondoz ondoko laugarren urtez, Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz. Izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 31ean amaituko da, 18:00etan.

Jarraitu irakurtzen