Javier Ortiz (1948-2009) kazetari donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da apirilaren 28an. Donostia Kulturak eta bere familiak zein lagunek "Javier Ortiz: hamar urte Jamaikatik idazten" omenaldia antolatu dute. Hiru ekitaldi egongo dira.
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia apirilaren 15etik 28ra.
Martxoaren 27an ospatuko den Munduko Antzerki Eguneko mezua, Carlos Celdrán eszena zuzendari, dramaturgo, antzerki pedagogoa eta irakasle kubatarrak idatzi du oraingo honetan (Itzulpena: Iñaki Iñurrieta).
Gaur, martxoak 21, Donostia Kulturak udaberrian Victoria Eugenia Antzokian (Club Aretoa barne), Antzoki Zaharrean, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan, Larratxo K.E.-n eta Intxaurrondo K.E-n izango den helduentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.
Vaivén Produccionesen Sherezade eta tipularen azalak izan da XIX. Donostia Antzerki Sariaren lan irabazlea. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazoarteko Eguna dela eta ospatuko den galan, Vaivéneko zuzendaria den Ana Pimentak, Andres Nagelen Maqueta 2º artelana jasoko du. Ondoren, Axut! konpainiak Zazpi Senideko antzezlana eskainiko du.
Feria honetako zifrak oso onak izan dira. Publikoaren etorrera nabarmenki igo da, batik bat 25. urteurrenaren programazio bereziari esker. Horrela, dFERIAren Zilarrezko Ezteien edizioa historikoa izan dela uste dugu.
dFERIA 2019ren hasiera asteburura aurreratu zen, kale eta eszenatokiko programazio zabalarekin, bere 25. urteurrena ospatzeko.
Gaur, martxoak 6, dFERIAk euskal konpainia gehienen lanak aurkeztu ditu. Guztira, 10 ikuskizun eta bi estreinaldi: Out of the blue II de LaRután eta Roman y Julieta de Borobil.
Hirian egiten diren emakumeen asterik beteranoenak abiatuko dira datorren astelehenean, martxoaren 4an: Altzan XXXIV.a eta Intxaurrondon XXXI.a. Albiste honetan Donostia Kulturaren sarean hilabetean zehar izango ditugun hainbat ekitaldi bildu ditugu.
Gaur, otsailak 26, dFERIAk 25. urteurrena ospatzeko programatu duen Kale Antzerkia aurkeztu du, martxoaren 9an eskainiko dena. KALE ARTEan izeneko ikuskizuna Alderdi Eder, Boulevard, Konstituzio plaza eta Bretxako merkatuaren inguruan izango da, publiko guztientzako egokia eta doakoa izango da.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2019 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa