Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

Zabalik dago HAU lehiaketan parte hartzeko epea, aurten zizeiluaren ingurukoa izango dena

HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalaren diseinu lehiaketaren hirugarren ediziorako deialdia zabalik dago apirilaren 8ra arte. Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen eta kultura ekoizpen lantegiak antolatzen duen lehiaketa honek,  San Telmo Museoaren, Mondragon unibertsitatearen, Aranzadi Zizentzia Elkartearen eta Ramírez i Carrillo estudioaren laguntzarekin, euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea du helburu.

Jarraitu irakurtzen

28. Poltsiko Antzerki Jaialdia otsailaren 7tik 24ra

Poltsiko Antzerkia

Poltsiko Antzerki Jaialdiak 28. edizioa beteko du aurten, otsailaren 7tik 24ra bitartean. Hiriko auzoetako taberna eta bestelako aretoetan formatu txikiko 35 antzerki emanaldi izango dira. Sarrera doakoa izango da emanaldi guztietan.

Jarraitu irakurtzen

Otsailean bukatuko dira museoan ikusgai dauden aldi baterako erakusketak

Gaur egun San Telmo Museoan ikusgai dauden erakusketak dira Arrikrutzeko lehoia, Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak eta Aita Labururen buruaren bisita eta anatomia, eta hirurak otsailean bukatuko dira; hurrenez hurren, otsailaren 10ean, 17an eta 24an.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea irekita

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute eta apirilaren 5 eta 12 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. edizioan baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.

Jarraitu irakurtzen

Museora doan sartzeko aukera kolektibo gehiagori zabaldu dio San Telmok

San Telmo Museoak bere prezioen politika eguneratu du eta, horren arabera, 25 urtetik beherakoek, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenen kolektiboek eta desgaitasuna duten pertsonek edo taldeek doakoa izango dute museorako sarrera. Prezio berriak indarrean daude urtarrilaren 1etik.

Jarraitu irakurtzen

dFERIAk 2019ko programazioaren aurrerapena aurkeztu du

dferia 2019

25. urteurrena dela eta, dFERIAk programazio zabala eskainiko du martxoaren 9tik 14ra bitartean. Antzerkia, dantza, diziplina anitzak... Donostiako hainbat antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuta, arte eszenikoen festa handia.

Jarraitu irakurtzen

XVII. Arkeologia Jardunaldiek Arrikrutzeko lehoia erakusketarekin izango dute lotura

Urtarrilaren 30etik otsailaren 1era XVII. Arkeologia Jardunaldiak antolatu ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak San Telmo Museoaren laguntzarekin. Hitzaldiak 19:00etan izango dira museoko Ekitaldi Aretoan, sarrera librearekin lekuak bete arte.

Jarraitu irakurtzen

Korner festibalak bere programa osoa aurkeztu du

Korner festibalak bere programa osoa aurkeztu du

Korner, Kultura&Futbol festibalak 2019ko edizioaren programa osoa aurkeztu du. Derbiak, emakumeek futbolean duten papera edo  euskal kultura eta futbolaren arteko erlazioa aztertuko dituzten solasaldiak antolatu dira; baita pelikulak eta erakusketa bat ere.

Jarraitu irakurtzen

2019ko Inauteriak: Momo jainkosa, kartela eta sari berria aurkeztu dira

Prentsa oharran parte hartu dutenek

Gaur goizean, Alfonso Gurpegik, Festa Jardueretako zinegotziak, Donostiako Gobernu Batzorde Aretoan, gure hirian datorren otsailaren 28tik martxoaren 4ra ospatuko diren 2019ko Inauterietako Momo jainkosa eta Kartela aurkeztu ditu.

Jarraitu irakurtzen

Areto berria zabaldu du Ernest Lluch Kultur Etxeak Arccon duen Liburutegian

ernest lluch arcco

Anoetako Estadioko birmoldaketa lanak iraun bitartean, Ernest Lluch Kultur Etxeak ARCCO merkatal zentroan duen liburutegiak, areto berria zabaldu du urtarrilaren 25ean.


Liburutegiaren gela berria, ARCCOko lehenengo solairuan dago eta bertan kokatuko da Haur Liburutegia. Bertan egingo dira, bai haurrentzat (Ipuinaren Ordua, Liburu Baby Kluba, liburu Joko Kluba, eskolen bisita gidatuak, etab.) baita helduentzat ere antolatzen diren hainbat ekitaldi (Literatur solasaldiak, etab.)

Areto berriaren ordutegia hauxe izango da:

Astelehenetik ostiralera:16:00-20:00

Larunbatetan eta zubietan: 10:00-14:00 / 16.30-20:00

Honekin, hiru dira Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoetako Estadioaren birmoldaketa lanak bitartean, ARCCOn eskeintzen dituen espazioak: aipaturiko Liburutegiaren bi aretoak eta Amarako KZgunea hartzen duena.

Zerbitzu hauek, Ernest Lluch Kultur Etxeak Anoetan duen ohiko egoitzara itzuliko dira, lekuz aldatzera behartu duten estadioaren lanak amaitzen direnean.

Jarraitu irakurtzen