Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

San Telmok "Postigo. Garai baten kronika" aurkeztu du, fotokazetariaren lanaren hautaketa

San Telmo Museoko Laborategian 2020ko uztailaren 30etik azaroaren 1era doan bisitatu ahal izango den erakusketa honen jatorria Fernando Postigo Argazki Bilduma da, egileak 2016an museoari dohaintzan eman ziona.

Jarraitu irakurtzen

Abuztuaren 3an berriro zabalduko ditu ateak Okendo Kultur Etxeak

Okendo Kultur Etxea

Abuztuaren 3an berriro zabalduko ditu ateak Okendo Kultur Etxeak. Eraikina itxita egon da ekainean eta uztailean zehar aire girotuko sisteman egin beharreko egokitze lanak zirela eta. Kontuan hartu abuztuan modu presentzialean zabalduko den zerbitzu bakarra liburutegia izango dela.

Jarraitu irakurtzen

“Deabrua ote”rako bisita gidatuen eskaintza zabaldu du museoak

Museoak Deabrua ote. Bruegeldarren mundua erakusketarako bisita gidatuen eskaintza zabalduko du abuztuan; izan ere, larunbatetan, ohikoez gain, 19:00etan beste bisita bat eskainiko du, gaztelaniaz.

Jarraitu irakurtzen

Abuztua Donostian jardueraren egitaraua aurkeztu da

Abuztua Donostian: kartela

Abuztua Donostian jardueraren egitaraua gaur goizean aurkeztu da. Donostia Festak unitateak abuztuaren 8tik 31 arteko kultura eta kirol arloko jardueren programa bat prestatu du, hiriko hainbat puntutan egitekoak.

Jarraitu irakurtzen

Basoka musika jaialdia irailaren 5ean Miramongo anfiteatroan

Basoka 2020

Abuztuaren 28ko oharra, 11:30: Azken egunetan Coronavirus kasu positiboak bat-batean ugaritu direnez, Donostia Kulturak Basoka Jaialdia atzeratzea erabaki du horrelako ospakizun handi bat egiteko une egoki baten zain.

Jarraitu irakurtzen

dFERIA 2021: konpainiek izena emateko epea zabalik

dferia2021

Gaur, uztailak 22, dFERIAren XXVII. edizioan parte hartzeko konpainientzako izen-emate epea zabaldu da eta irailaren 6a arte egin ahal izango da. dFERIAren 2021eko edizioa martxoaren 15a eta 18a bitartean izango da. Izen-ematea dFERIAko webgunearen bitartez egin behar da.

Jarraitu irakurtzen

Urgulleko ondarea ezagutzeko mapa eta app-a prestatu ditu San Telmo Museoak

Aurkezpeneko irudia, app-aren xehetasunarekin. Argazkia: Oskar Moreno

Urgulleko aberastasuna hobeto ezagutzeko, San Telmo Museoak bi euskarri landu eta prestatu ditu bertako ondare historiko eta naturalaren puntu garrantzitsuenak aurkezten dituen ibilbide batekin.

Jarraitu irakurtzen

Maite Rocandioren lan bat eman dio dohaintzan museoari San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak

Dohaintza ekitaldian Susana Soto eta Carlos Rilova. Argazkia: Oskar Moreno

Museoen Nazioarteko Egunaren inguruan egin ohi dio urtero San Telmo Museoaren Lagunen Elkarteak museoari dohaintza.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa: Lizar Begoñaren "Aro beilegia" lanaren aurkezpena

Lizar Begoña

Gaur, uztailak 9, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketako obra garailea aurkeztu da. Hain zuzen ere, Lizar Begoña idazlearen Aro beilegia.

Jarraitu irakurtzen

Abuztuko eta iraileko antzezlanak salgai

2020ko uda: Donostia Kulturaren abuztua eta iraila bitarteko antzerki programazioa

Gaur, uztailak 8, aurkeztu dugu abuztuko eta iraileko programazioa. Sarrerak salgai daude jada gure online kanalean (Donostia Kultura sarrerak: antzerkia) eta Victoria Eugeniako txarteldegian (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Antzoki Zaharreko leihatila uztailaren 27an zabalduko da, aipatu ordutegian.

Jarraitu irakurtzen