Datorren abenduaren 18an, Donostia San Sebastián Festak-ek Euskal Herriko XXV. Txistorra Lehiaketa antolatuko du. Lehiaketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Donostiako Basque Culinary Center-en eta publikorik gabe ospatuko da.
San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak Platina erakusketa aurkeztu dugu, 2020ko azaroaren 21etik 2021eko otsailaren 7ra bitarte ikusgai izango dena, bi erakunde hauen artean antolatutako Artea abian programaren barruan, doako sarrerarekin.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, 75 bat euskarazko kultur ekitaldi antolatuko dira Donostiako auzo gehienetan, Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera elkarteak eta auzoetako euskara batzordeek lankidetzan antolatuta, Donostia Kulturaren laguntzarekin.
Datorren azaroaren 16, 17 eta 18an, Zinegoak 2020-k Antzoki Zaharra bisitatuko du. Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Jaialdiko (otsailak 24 – martxoak 8) bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira.
Azaroko lehen hamabostaldi honetan hainbat erakusketa zabaldu(ko) ditugu gure kultur etxeen sarean eta horren berri eman nahi dizuegu albiste labur batean.
Gaur, azaroak 11, apirilaren 23tik 30ra arte ospatuko den Giza Eskubideen 18. Zinemaldian film laburrak eta film luzeak inskribatzeko epealdia ireki da. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 11a izango da.
Musikagileak Zirkuituaren musika garaikidea San Telmo Musora iritsiko da larunbat honetan, azaroak 14, Kea ahots taldeak interpretatuko duen Luis de Pabloren Zurezko Olerkiarekin. Larunbatekoa museoan egingo diren hiru kontzertuetan lehenengoa izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko museoko leihatilan.
Haizalde Elkartearekin batera antolatzen den Intxaurrondoko Ibiltarien XXVI. Astea azaroaren 10etik 12ra egingo da aurten, Intxaurrondo Kultur Etxean. Aurtengo gonbidatuak, hurrenez hurren: Ekain Zubizarreta, Felipe Uriarte eta Bego García.
Gonbidatuek ikus-entzunezko lanak eta azalpenak uztartuko dituzte. Ibiltariekin solasteko aukera ere izango da.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da Brainstorming.
Benny Loves You (Karl Holt; Erresuma Batua, 2020) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Victoria Eugenia Antzokian amaituko da gau honetan Mandibules (2019) pelikularen proiekzioarekin.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa