Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldia apirilaren 1etik 8ra izango da

The Man Who Sold His Skin

The Man Who Sold His Skin (2020) filmak, Kaouther Ben Hania zinemagile tunisiarrak zuzenduak, emango dio hasiera datorren apirilaren 1ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiari. Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak antolatua da zinemaldia.

Jarraitu irakurtzen

2022ko Antzerkiaren Munduko Eguneko mezua

Victoria Eugenia Antzokia

Martxoaren 27an ospatzen den Antzerkiaren Munduko Eguneko mezua Peter Sellars antzerki, opera eta jaialdi zuzendari estatubatuarrak idatzi du aurten (Itzulpena: Iñaki Iñurrieta).

Egun horretan Donostia Antzerki Sariaren gala ospatzen da Victoria Eugenia Antzokian, aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onena saritzeko. Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra lanak irabazi du XXII. edizio hau.

Jarraitu irakurtzen

Abenduan atzeratutako "Zorionak Marimotots!" maiatzaren 13an Okendo K.E.-n

Zorionak Marimotots!

2021eko abenduaren 17ko emanaldia atzeratu egin zen Covid-19aren aurkako protokoloaren aplikazioa zela eta. Saio berria abendurako gonbidapena zutenentzako da eta hitzordua maiatzaren 13an, ostirala, izango da, arratsaldeko 17:30ean.

Jarraitu irakurtzen

Donostiari begira erakusketa berriro zabalik Urgullen

Urgulleko Mota Gazteluko Historiaren Etxean kokatzen den hiriaren inguruko erakusketa martxoaren 23tik aurrera berriro zabalik, abendura arte.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak arte eszenikoetako udaberriko programazioa aurkeztu du

Donostia Kulturaren udaberriko programazioa

Gaur, martxoak 22, Donostia Kulturak udaberrian Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Kursaal Auditorioan, Egiako Gazteszenan, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoan eta Intxaurrondo Kultur Etxean izango den helduentzako eta haurrentzako arte eszenikoetako programazioa aurkeztu du.

Jarraitu irakurtzen

XXVIII. dFERIA: balantzea

Quo, Dantzaz - Gorka Bravo

2022ko dFERIAk orain arteko edizioen errekorrak hausteko zorian izan da. Gainera, pandemia aurreko normaltasunera hurbildu delako sentipenarekin itxi du aurtengo edizioa.

Jarraitu irakurtzen

Izaskun Igoak irabazi du Donostia Kultura V. Poesia Lehiaketa

Izaskun Igoa

Poesialdia egitarauaren baitan, gaur, martxoak 21, idazle gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren V. edizioaren sari banaketa egin da Udal Liburutegi Nagusiko Mandasko Dukearen aretoan. Aurtengo saritua Izaskun Igoa Jaimerena da (Ziga, 1995), Hotza bazkatzen poema bildumagatik.

Jarraitu irakurtzen

Zinegoak jaialdiak Antzoki Zaharra bisitatuko du

Zinegoak 2022

Datorren martxoaren 22, 23 eta 24an, Zinegoak 2022k Antzoki Zaharra bisitatuko du. Otsailaren 28etik martxoaren 7ra Bilbon ospatu zen Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdi honetako bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira. Gehitu-k, Mugen Gainetik, Zinegoak eta Donostia Kulturak Antzoki Zaharra bisitatzen duen sariketa honen lagin bat aurkezten dute.

Jarraitu irakurtzen

Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 18. ekitaldia: hasi da jada web-ean bozkatzeko epea

18 edición Infantil y Juvenil de Arte y Derechos Humanos

Hasi da jada web-ean bozkatzeko epea. Martxoaren 1etik 28ra arte margolanak aukeratzeko epea zabalik izango da publikoaren saria lortzeko.

Jarraitu irakurtzen

Rosa Valverderen lanen dohaintza San Telmo Museoari

Rosa Valverde artista gipuzkoarraren (Donostia 1953 – Azkaine 2015) familiak egilearen estudioan aurkitutako obra argitaragabeen bildumaren parte bat eman dio dohaintzan San Telmo Museoari.

Jarraitu irakurtzen