Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko programazio osoa aurkeztu da

Ventajas de viajar en tren

Urriaren 26an hasi eta azaroaren 1ean amaituko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko programazio osoa aurkeztu da gaur goizean, urriak 17. Aurreko edizioetan bezala urteko film labur eta luze entzutetsuenak izango dira ikusgai eta horrez gain hainbat ekitaldi paralelo.

Jarraitu irakurtzen

«Zaldi urdina» antzezlana urriaren 23tik 27ra Egian

«Zaldi urdina»

Artedrama, Axut eta Dejabu elkartu egin dira berriro eta udazken honetan taula gainean ikusterik izango dugun lan horren emaitza: «Zaldi urdina». Urriaren 23tik 27ra bost funtzio izango ditugu Egia Kultur Etxeko Gazteszena aretoan. Antzezlana drogari buruzko gogoeta bat da.

Jarraitu irakurtzen

Liburutegiaren Eguneko jardueren aurkezpena

2019ko Liburutegiaren Eguna

Gaur, urriak 16, asteazkena, Liburutegiaren Eguneko jarduerak aurkeztu dira. Memoria eta Liburutegiak lemapean publiko mota guztietarako egitaraua antolatu da.

Jarraitu irakurtzen

2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Matriuska" proiektua irabazle

Matriuska

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko 2020ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programak baditu dagoeneko lehen eta bigarren sariak. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak lehen saria eman dio Ttak teatroa eta Kamimaz kolektiboa taldearen Matriuska antzezlanari. Bigarren saria, berriz, Elur Sorkuntza Etxearen Esnatu naiz lanari egokitu zaio.

Jarraitu irakurtzen

Hamaika entzuteko! Irrati-piezen V. deialdia zabalik azaroaren 29ra arte

Hamaika entzuteko! Irrati-piezen V. deialdia

Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketarekin irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta hedapena bultzatzea dute helburu DK Irratiak eta Donostia Kulturak. Lanak aurkezteko epea irekita dago, eta azaroaren 29a izango da azken eguna.

Jarraitu irakurtzen

Ernest Lluch Kultur Etxeak urriaren 14an irekiko ditu berriro ateak

Ernest Lluch Kultur Etxea

Ernest Lluch Kultur Etxeak berriro irekiko ditu ateak, datorren astelehenean, urriak 14, goizeko 10:00etan, urtebetez itxita egon ondoren Anoetako Estadioaren berritze-lanak zirela-eta. Egun horretatik aurrera, Kultur Etxeak Anoetako Estadioaren ekialdeko fatxadan duen egoitzan eskainiko ditu bere zerbitzuak eta programazioa, Haurtxokoa eta Gaztelekua izan ezik (liburutegiko programazioa azaroan zehar hasiko da). Bi zerbitzuok egun behin-behinekoz duten egoitzan (Olaeta jolas-parkean) jarraituko dute 2019-2020 ikasturtean, berriro ireki arte beste areto berri eta handiago batean, hura ere Anoetako estadioan, kultur etxearen ondoan.

Jarraitu irakurtzen

80 artista eta talderen lanak asteburu honetan, Artista Liburuari Buruzko V. Topaketetan

Artista Liburuari Buruzko Topaketak aurten bosgarren aldiz antolatu dira, eta asteburu honetan, urriaren 11tik 13ra, San Telmo Museora iritsiko dira.

Jarraitu irakurtzen

Olga Tokarczuk Nobel saria Literaktum 2019 jaialdian egongo da

Olga Tokarczuk. Egilea: Martin Kraft (CC-BY-SA lizentziapean)

Literaktum jaialdian, Donostia Kulturak antolatutakoa, 2018ko Literatura Nobel sariduna egongo da. Olga Tokarczuk idazle poloniarra gurean izango dugu azaroaren 15ean. Tokia eta ordua aurrerago emango ditugu ezagutzera.

Jarraitu irakurtzen

Amundarain Mediateka berriaren inaugurazioa

Amundarain Mediateka berriaren inaugurazioa

Ostiral honenan, urriak 11, arratsaldeko 19:00etan, Martuteneko Amundarain Mediateka berriaren inaugurazioa egingo da Iker Goenaga eta Martuteneko Trikitilariak taldearen emanaldiarekin.

Jarraitu irakurtzen

Hiru kontzertuk osatzen dute udazkeneko VI. Donostia Musika zikloa

Ainhoa Zubillaga

Donostia Musikarekin batera antolatutako seigarren zikloari Tanya Duran sopranoak eta Oscar Lobete pianistak hasiera emango diote urriaren 15ean. Beste bi errezital ere egongo dira udazkenean zehar: azaroaren 10ean Euskal Barrokensemble eta abenduaren 14an Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa, Miren Urbieta-Vega sopranoa eta Ruben Fernandez pianistak osatutako hirukotea. Lehen bi hitzorduak Victoria Eugeniako Club aretoan izango dira eta azkena areto nagusian.

Jarraitu irakurtzen