Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

San Telmo Museoak "Begirada hurbila" aurkeztu du, Carmen Ballvéren argazkien erakusketa

Gaur Begirada hurbila erakusketa zabaldu dugu museoan Carmen Ballvé argazkilariaren lan pertsonalaren aukeraketa bat. Museoko laborategian izango da ikusgai, martxoaren 12tik maiatzaren 16ra bitartean. Museoko bazkideentzako martxoaren 11n ere zabalik egongo da.

Jarraitu irakurtzen

Poesialdia: Donostiako Poesiaren Astea martxoaren 22tik 26ra

2021eko Poesialdia

Martxoaren 21ean ospatzen den Poesiaren Nazioarteko Eguna dela eta Donostia Kulturak Poesialdia programa antolatu du 22tik 26ra.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua

Pez limbo by Gorka Bravo

Martxoaren 27an ospatzen den Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua Helen Mirren antzerkiko, zinemako eta telebistako aktoresak idatzi du aurten.

Jarraitu irakurtzen

Xake Produkzioak-en 'Fadoak entzuten zituen gizonak' antzezlanak irabazi du XXI. Donostia Antzerki Saria

Fadoak

Xake Produkzioak-en Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XXI. Donostia Antzerki Saria. Lan hori da 2020an helduentzako Donostian antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

Fadoak entzuten zituen gizona lan bikaina dela adierazi du aho batez epaimahaiak.

Jarraitu irakurtzen

Apiriletik aurrera Tabakaleran, Luis Buñuel asteazkenetan eta igandeetan

Robinson Crusoe

Luis Buñuel Aragoiko zuzendari bikainari eskainitako atzera begirakoari publikoak eskaini dion harrera onari erantzuteko asmoz, Tabakalerako pantaila partekatuak zikloa osatzen duten film bakoitzaren bigarren saio bat eskainiko du apiriletik aurrera. Horrela, Calandako jenioaren lana ikusi nahi dutenek asteazkenetan izango dute aukera, Donostia Kulturako Nosferatu zikloan ohikoa den moduan, eta bigarren bat, baldintza berberetan, igandeetan.

Jarraitu irakurtzen

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekitaldi martxo hasieran

Mee too

Donostia Kulturaren guneetan datozen egunetan Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako hainbat ekitaldi bildu dugu albiste honetan.

Jarraitu irakurtzen

Espazio berri bat du Donostia Kulturak bere webgunean zine-argitalpenak salgai jartzeko

Nosferatu

Donostia Kulturako sarrera-salmenten webguneak espazio berri bat du, Donostia Kulturak bere historian zehar kaleratu dituen zine-argitalpenak salgai jartzeko.

Jarraitu irakurtzen

2021eko Antzerkigintza Berriak programarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Antzerkigintza Berriak

Gasteizko Principal Antzokiak, Bilboko Arriaga Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak, seigarren urtez, Antzerkigintza Berriak programa jarri dute abian, sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorrita (literatura, zinema...) sormen eszenikoan menturatu nahi duten sortzaileei antzerkiaren ingurunera hurbil daitezen errazteko asmoz. Izena emateko epea 2021eko martxoaren 31n amaituko da, 18:00etan.

Jarraitu irakurtzen

Haur eta gazteei zuzendutako 3 film Giza Eskubideen 18. Zinemaldian

Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia

Terra Willy (2019), Asto Erregea (2018) eta Vitoria, 3 de marzo (2019) dira Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldian ikastetxeei eskainiko zaizkien filmak. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era izango da. Aurten, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta, saioak ez dira presentzialak izango: ikasleek geletan ikusi ahal izango dituzte online moduan zinemaldian zehar, apirilaren 26tik 30era. Eskaintza doakoa da eta www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunearen bidez eman dezakete ikastetxeek izena martxoaren 26 arte. Izen ematea mugatua izango da aurreikusitako bistaratze kopurua bete arte.

Jarraitu irakurtzen

Txokolate-ontzian zentratuko da 2021ko HAU diseinu lehiaketa

Laugarren ediziora iritsi da HAU. Euskal Herriko objektu tradizionalaren lehiaketa eta txokolate-ontzia izan da aurtengo objektua, eta apirilaren 26ra arte egongo da zabalik proiektuak aurkezteko epea. Lehiaketa diseinuaren alorrean diharduten ikasleei, profesionalei edo kolektiboei zuzenduta dago (industria- eta produktu-diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak, etab.).

Jarraitu irakurtzen