Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

Jazzaldiaren barruan, Jazzeñe2021 kontzertuak astean zehar Victoria Eugenian

Jazzeñe2021

Zortzi talderen lau kontzertuk osatzen dute JazzEñeren VII. edizioa, SGAE Fundazioak Jazzaldiarekin batera antolatutakoa. Uztailaren 22tik 25era, eguerdiko 12:30etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokian.

Jarraitu irakurtzen

Aurtengo udan Donostian arte garaikideaz gozatzeko proposamenak

Donostian arte garaikideaz gozatzeko proposamenak

Aurtengo udan, Cristina Iglesiasek Santa Klara uharteko itsasargian sortutako Hondalea zabaltzearekin batera, arte garaikidearekin lotura duten beste proposamen interesgarriak aurkitu daitezke Donostian.

Jarraitu irakurtzen

Pedro Rodríguezen Donostiako joskintza etxeari eginiko omenaldia

Una muchachita de Valladolid. Pedro Rodríguezen diseinua

Uztailaren 23tik irailaren 21era, Okendo Kultur Etxeak Frantzia pasealekua 2. zenbakia. Pedro Rodríguez moda-erakusketa hartuko du, Espainiako goi-mailako joskintzaren diseinatzaile handienetako baten Donostiako joskintza-etxeari egindako omenaldia.

Jarraitu irakurtzen

Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo Urrezko Koparako sailkatuak

Aizkolari sailkatuak

Iker Vicente nafarrak irabazi du gaur, uztailak 10, Trinitate plazan 19:30ean egindako Urrezko Koparen sailkapen-proba. Horrekin batera, hona hemen Urrezko Koparen finalean parte hartuko duten lau aizkolariak: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo

Jarraitu irakurtzen

Rafael Berrioren omenezko "Rafa in memoriam" kontzertua emango du ETB1ek uztailaren 10ean

Yo ya me entiendo, Rafael Berrioren paradoxak

2020ko martxoaren 31n hil zen Rafael Berrio musikari donostiarra. Haren omenez ziklo bat antolatu zuen lagun talde batek Donostia Kulturarekin batera. Jarduera nagusiak Ernest Lluch Kultur Etxean egin ziren, erakusketa bat barne, eta itxiera Victoria Eugenia Antzokian izan zen 2021eko maiatzaren 19 eta 20an. Ez dira ahaztekoak ere lagunek Donostiako hainbat taberna eta gunetan antolatutako ekitaldiak.

Jarraitu irakurtzen

XII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdian parte hartzeko epea zabalik

 XII. Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren deialdia

Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2021eko uztailaren 5ean abiatu eta irailaren 17an amaituko da. Bi sari emango dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).

Jarraitu irakurtzen

Ezbaikaria mintegia burutuko da uztailaren 7tik 10era San Telmo Museoan eta Tabakaleran

Mintegi hau Tabakaleratik bultzaturiko Komunikazio-Inkomunikazio erakusketaren aterkipean egin da. Erakusketak Mikel Laboa (1934-2008) euskal kantautorearen Lekeitioak lana du oinarri, eta lan esparru ezberdinen gurutzaketa proposatzen du, komunikazio-inkomunikazio binomiotik abiatuta. Izan ere, herri kultura eta abangoardien arteko banaketa gainditu eta iraupen luze eta askotarikoak diren kezka formal eta bihurketak azalarazten dituzten artefaktuak baitira Lekeitioak: tradizioaren eta tradukzioaren arteko jolasa, soinu- eta musika-erregistro askoren arteko nahasketa (muntaiaren gisako abangoardiako prozeduren bidez), edo hizkuntzaren eta keinuen bihurduren azterketa.

Jarraitu irakurtzen

Udako zerbitzu eta jarduerak liburutegietan: Urgullekoa uztaila eta abuztuan zabalik

Urgull

Udako hilabeteetan Donostia Kulturako liburutegiek zerbitzu berriak eskainiko dituzte. Uztailaren 1ean, Urgulleko liburutegia zabalduko da. Bestalde, Intxaurrondo Kultur Etxeko liburutegia zabalik egongo da abuztu osoan zehar  astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian.

Jarraitu irakurtzen

HAU diseinu lehiaketan parte hartu duten lan nabarmenenak, San Telmon ikusgai

Irailaren 30era arte San Telmo Museoko gastro-kultura gunean (harreraren eta kafetegiaren artean) egongo dira ikusgai, HAU, Euskal Herriko objektu tradizionalen diseinu lehiaketaren laugarren edizioko lan nabarmenenak. Tartean, NAHUA, proiektu irabazlea.

Jarraitu irakurtzen

"Bidaiarik luzeena", munduko lehen itzulia ospatzeko erakusketa handia, San Telmo Museora iritsi da

Gaur aurkeztu dugu museoan Bidaiarik luzeena. Lehen mundu bira erausketa. Bihar, ekainak 26, zabalduko dugu publiko orokorrarentzako (gaur 14:00etatik 20:00etara museoko bazkideentzako egongo da zabalik) eta urriaren 24ra arte egongo da ikusgai. Jarduera programazio zabala eta hiru argitalpenek osatuko dute erakusketa.

Jarraitu irakurtzen