Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

Toti Martínez de Lezearen hitzaldia Okendo Kultur Etxean

Toti Martínez de Lezea

Toti Martínez de Lezea idazlea Okendo Kultur Etxean izango da Euskal Herrian gertatutako ustezko sorginkeriaren fenomenoari buruz hitz egiteko. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da arratsaldeko 19:00etan. 

Jarraitu irakurtzen

Altzako IX. Naturaldia maiatzaren 12an abiatuko da

Altzako IX. Naturaldia

Maiatzaren 12an hasiko da Altzako IX. Naturaldia, eta aurrekari gisa Amazonia gara erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera (maiatzak 2) Tomasene Kultur Etxean. Aurten ere, hainbat jarduera antolatu dira auzoaren inguruak ibilaldien bitartez ezagutzeko helburuarekin eta horretarako, ingurumenaren, paisaiaren, geologiaren, botanikaren, faunaren eta historiaren aldetik intereseko diren hainbat gunetan geldialdiak egingo dira.

Jarraitu irakurtzen

Danborrada berrien izen-ematea 2023rako

Albistea iragartzeko kartela

2023. urtean danborrada berri bat atera nahi duten donostiar elkarteei zuzentzen zaie deialdia. Izen-ematea maiatzaren 3tik 31ra arte izango da.

Helduen danborraden kasuan, Parte Zaharrean eta Hiri Erdian ezin izango dira danborrada berririk izen-eman.

Interesa duten elkarteek Donostia San Sebastián Festak-era (donostiakofestak@donostia.eus) jo beharko dute eta bertan, izena emateko esteka emango zaie.

Jarraitu irakurtzen

Lucy Sante Ernest Lluch Kultur Etxean maiatzaren 3an

Retrato underground (Libros del K.O.) liburuaren argitalpena dela eta, Ernest Lluch Kultur Etxeak AEBetako kronika sozial eta kulturalaren ahots ausartenetako bat jasoko du. Lucy Sante Begoña del Teso kazetariarekin garaikidetasuna, abangoardia eta kontrakulturari buruz egiten duen analisiaz arituko da solasean.

Jarraitu irakurtzen

Maiatzaren 8an ospatuko da Gipuzkoako Erroten Egunaren lehen edizioa

Maiatzaren 8an, igandea, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da lehen aldiz, eta horrekin batera, ondare-elementu horien inguruko jarduera programa zabala egingo da, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko

Jarraitu irakurtzen

2022ko Dantzaren Munduko Eguneko mezua

Kang Sue-jin

Apirilaren 29an ospatuko dugu Dantzaren Nazioarteko Eguna. 1982tik indarrean, Unescoren baitan dagoen Antzerkiaren Nazioarteko Erakundeko (ITI) Dantzaren Nazioarteko Batzarraren ekimenez. 2022ko mezua Kang Sue-jin (pdf lotura) dantzari eta Koreako Ballet Nazionaleko zuzendari artistikoak idatzi du. Iñaki Iñurrietak ekarri du euskarara.

Apirilean zehar hainbat ekitaldi egin dira dantzarekin zerikusia izan dutenak gure hirian, eta azkena maiatzaren 1ean egingo da, Victoria Eugenian: Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Gala.

Jarraitu irakurtzen

2022ko Aste Nagusiko V. Zurriola Street Food: izena aurretik ematea

Jarduera iragartzeko kartela

Aste Nagusia 2022ren harira (abuztuak 13-20, biak barne), Donostia / San Sebastián Festak-ek V. Zurriola Street Food antolatuko du. Ferian parte hartzeko eskaria egin dezakete kalean elikagaiak egin, saldu eta/edo sustatzen dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, food truck delakoak erabiltzen badituzte horretarako.

Eskaria aintzat hartua izan dadin, parte-hartze formularioa eta Deialdiko 2. puntuan aipatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dira, halabeharrez, 2022ko maiatzaren 2ko 13:30ak baino lehen.

Jarraitu irakurtzen

Bernardo Atxagak "Desde el otro lado" aurkeztuko du Okendo Kultur Etxean

Bernardo Atxaga. Argazkiaren egilea: Pello Elzaburu

Bere azken lanaz arituko da solasean Jabier Muguruza musikari eta idazlearekin. Hitzordua Okendo Kultur Etxean izango da apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan. Gonbidapenak kultur etxean daude eskuragai.

Jarraitu irakurtzen

Ibiltariaren XXVIII. Astea apirilaren 25etik 29ra Intxaurrondo Kultur Etxean

Ibiltariaren XXVIII. Astea

Haizalde Elkartearekin batera antolatzen den Ibiltariaren XXVIII. Astea apirilaren 25etik 29ra egingo da Intxaurrondo Kultur Etxean. Aurtengo gonbidatuak, hurrenez hurren: Ana Zamorano, José Enrique Gundin, David Fernández & Amaia Maguregui, Antton Gurrutxaga eta Blanca Fernández Txuri.

Jarraitu irakurtzen

Donostiako Estropadak 2022: kartel-lehiaketarako epea zabalik maiatzaren 27ra arte

Deialdiaren kartela

Donostia San Sebastián Festak unitateak 2022ko Donostiako Estropadak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 27an amaituko da.

Jarraitu irakurtzen