Gaur, ekainak 24, Donostiako 47. Liburu Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin gaur bertan zabaldu da Gipuzkoa plazan eta zabalik egongo da uztailaren 4ra arte ordutegi honetan: goizez, 11:00-14:00; eta arratsaldez, 17:00-21:00. Antolatzaileak, Euskadiko Liburu Ganbarak, ordutegia aldatzeko eskumena du.
Bideoaldiaren 34. edizioa Antzoki Zaharrean egingo da ekainaren 24an arratsaldeko 19:00etan eta sarrera doakoa izango da. Ekitaldirako gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan jaso ahalko dira egunean bertan (11:30-13:30 / 17:00-19:00).
Albiste honetan Donostia Kulturaren guneen udako ordutegiak bildu ditugu. Kontrakoa esaten ez den bitartean, ordutegi hori ekainaren 24tik irailaren 6ra izango da, biak barne. Azpimarratu behar da irailaren 6a jaieguna dela aurten Gipuzkoan.
Goyo Jiménezek emango dio hasiera 2022ko udako antzerkiari Victoria Eugenia Antzokian. Uztailaren 4tik 10era, egunero, iluntzeko 20:00etan, izango da komikoa gurean trilogia bateko hiru ikuskizunekin: Aiguantulivinamérica 1 (datorren hilaren 4an), Aiguantulivinamérica 2 (hilaren 5ean eta 6a) eta Aiguantulivinamérica 3 (lau funtzio hilaren 7tik 10era). Adi, deskontu bereziak izango baititugu bi edo hiru ikuskizunetarako sarrerak erosteagatik.
Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 28 eta azaroaren 4a bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 15a izango da.
Jose Maria Zabalaren bideografia-lan hau museoaren erakusketa iraunkorrean ikusgai izan da 2021eko uztailaren 1etik.
Iazko arrakastaren ondoren,Mezu sekretuaren bila erronka berriro jarriko da abian ekainaren 23tik uztailaren 29ra.Jokuaren muina pista eta frogaz beteriko Harria parkeko plano bat da. Bilatzaile ausart eta trebeek planoko erronkak gainditu beharko dituzte mezu sekretua lortzeko. Frogak gainditu ostean, ezkutuko mezua deszifratzeko mapan jarri beharko diren hitzak lortzen dira. Cristina Enea Fundazioa eta Donostia Kulturaren artean (Casares Kultur Etxea) antolaturiko jolasa da.
Donostia Kulturak, kultur etxeen sarearen bitartez, 2022ko Antzerkia Kalean programa prestatu du. Auzoetako plaza, kale eta parkeetan emanaldiak eskainiko dira datozen hilabetetan antzerkiaz eta dantzaz kalean goza nahi duen edonorentzat. Gaur ostirala, ekainak 10, Altzan Gag Street Boys en Yes, we art! ikuzkizuna izango da eta Martutenen, Tomaxen Abenturak-en Bi ipuin emanaldia. Larunbatean Aieten izango da hitzordua Astrolabium taldearen Butterfly Effect saioarekin.
2022ko Aste Nagusia dela eta, gaur, ekainaren 10ean, Festa Jardueretako zinegotzi ordezkariak, Jon Insaustik, abuztuaren 13tik 20ra Saguesen izango diren kontzertuak aurkeztu ditu.
Era berean, aurtengo Aste Nagusiko kartela ere aurkeztu da. Kartelaren egilea Cristóbal Aguiló Domíngez murtziatarra da.
Donostia Kulturak antzerki, dantza eta musika egitarau zabala antolatu du udarako: 25 ikuskizun guztira (20 antzezlan, 2 musikal, dantza ikuskari bat, kontzertu bat eta zarzuela bat). Emanaldiak Victoria Eugenia Antzokian, Antzoki Zaharrean, Gazteszenan eta Lugaritz Kultur Etxean izango dira.
Sarrerak bihar, ekainak 9, goizeko 11:30ean, jarriko dira salgai, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak gunean.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2022 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa