Urte hasieran, Donostia Musikarekin batera, Ludwig van Beethovenen (1770-1827) jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko bi integral abiatu genituen Victoria Eugenia Antzokian. COVID-19a dela eta, horietako batzuk bertan behera geratu ziren udaberrian eta iraileko lehen astean birprogramatu genituen. Sarrerak salgai daude uztailaren 13tik antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
Gaur, abuztuak 10, berriro zabalduko ditu ateak Okendo Kultur Etxeak. Groseko Ramuntxo Berri tabernako COVID agerraldiari aurre egiteko probak amaitu zituen Osakidetzak atzo goizean eta, garbiketa bereziak egin ondoren, goizeko 10:00etan zabalduko da kultur etxea.
Kontuan hartu abuztuan modu presentzialean zabalduko den zerbitzu bakarra liburutegia izango dela.
Gaur goizean, Abuztua Donostian dela eta, Ondarreta pasealekuko parkinean (Antiguan) ospatutako Legatza saltza berdean Lehaiketaren irabazleak Belén Hercek eta Mailo Barriosek osatutako bikotea izan da. (Taldea: "Etxekoak").
Abuztua Donostian 2020. Gaur, abuztuak 8, arratsaldeko 19:00etan Trinitate plazan jokatutako Igeldoko Harria harrijasotzaileen proban Jokin Eizmendi Manterolak, 14 jasoaldiekin, irabazi du.
Groseko COVID agerraldia dela eta, Osakidetzak PCR probak egingo ditu datozen egunetan Okendo Kultur Etxean. Gauzak horrela, kultur etxea itxita egongo da ohiko kultur erabilpenetarako gaurtik aurrera (abuztuak 7). Oraindik ezin dugu zehaztu noiz zabalduko ditugun berriro ohiko zerbitzuak. Horren berri dakigunean jakitera emango dugu ohiko gure kanalen bidez.
Abuztuaren 10eko eguneratzea: gaur goizean zabaldu ditu ateak Okendok.
Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoiaren eta Osasuna Sustatzeko Udal Zerbitzuaren bitartez, 2020Postalak proiektua jarri du martxan, pandemia garaietako emozioetatik abiatutako postalak. Tabakalerarekin, Emausekin eta Gipuzkoako Itxaropenaren telefonoarekin batera egiten da ekimen hau. Parte hartzeko epea irailaren 15ean amaituko da.
AEBetako liburuzain batek sortutako Hogwarts-eko ihesgela digitala (Harry Potter-en unibertsoan murgiltzeko escape room) eta Suzanne Collins-en Gose jokoak jolasa euskaratu ditu Egia Kultur Etxeko liburutegiak.
Donostia Kulturak 2020-2021 ikasturterako duen prestakuntza-eskaintza aurkeztu du gaur goizean. 356 ikastaro (333 helduentzat eta 23 haur eta gazteentzat) izango dira guztira, Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian emango direnak.
Ikastaroen matrikulazioa 2020ko irailaren 14an (arratsaldeko 16:00etan) hasiko da eta hilaren 27an bukatuko da. Edozein kultur etxetan eta Donostia Kulturaren webgunean egin izan ahalko da.
San Telmo Museoko Laborategian 2020ko uztailaren 30etik azaroaren 1era doan bisitatu ahal izango den erakusketa honen jatorria Fernando Postigo Argazki Bilduma da, egileak 2016an museoari dohaintzan eman ziona.
Abuztuaren 3an berriro zabalduko ditu ateak Okendo Kultur Etxeak. Eraikina itxita egon da ekainean eta uztailean zehar aire girotuko sisteman egin beharreko egokitze lanak zirela eta. Kontuan hartu abuztuan modu presentzialean zabalduko den zerbitzu bakarra liburutegia izango dela.
Kultura Komunikazioa
Tel: 943-481161
Fax: 943-481190
Donostia Kultura 2021 © copyright
Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDeskontuak eta bestelako abantailak izateko, hasi saioa Donostia Kulturako bazkide gisa.
Saioa hasi bazkide gisa