Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Berriak

Donostia Kultura: maiatzeko kontzertuak bertan behera

Donostia Kultura: COVID-19

COVID-19 birusak (koronabirusa) eragindako krisiaren ondorioz, bertan behera geratzen dira maiatzerako programatuta zeuden kontzertuak.

Jarraitu irakurtzen

#DKEtxean agenda: apirilaren 12ra bitarteko edukiak

#DKEtxean

Duela astebete, Donostia Kulturak kultur eduki berriak sartu zituen bere programazioan, hemengo artista eta sortzaileek espresuki #DKEtxean agendarako sortuak. Lerro hauetan aste honetako programazioaren berri.

Jarraitu irakurtzen

“Milaka eskuren isilpeko lana”ri bozgorailua jarriko diogu aste honetan San Telmon

Egunotan zabalik behar luke Milaka eskuren isilpeko lana erakusketak museoko Laborategian, baina dakizuen bezala, museoa itxita dago. Dena den, bizi dugun egoera dela medio, bereziki adierazgarria da proiektu artistiko honen mamia; izan ere, etxeko langile diren emakume migratzaileen egoera ezagutzera ematea da bere helburu nagusia.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kulturak eduki digital berriak bultzatuko ditu #DKEtxean agendatik

#DKEtxean

Lehendik iragarritako online zerbitzu eta edukiez gainera, Donostia Kulturak bere eduki digitalak sortuko ditu orain ikuskizunen, literaturaren eta ilustrazioaren arloan, eta klik batean eskainiko dizkie herritarrei etxealdi-itxialdiak iraun bitartean: Ipuinaren Ordu digitala, San Telmo Museoa (asteko pieza), Antzokia Etxean, DKetxean Kuadernoa, Larrotxene Bideoko egitasmoak... #DKetxean, azken finean.

Jarraitu irakurtzen

San Telmo Museoko erakusketako pieza bat astero: argizaiola

Gaurtik aurrera, apirilak 1, asteazkenero San Telmo Museoko pieza bat aurkeztuko dizuegu. Argizaiolarekin abian jartzen dugun ekimen berri honen bitartez gure erakusketa iraunkorra zuei gerturatzea dugu helburu, eduki interesgarriak eta aldi berean erabilgarriak eskainiz.

Jarraitu irakurtzen

Antton Elizegiren erakusketa on line bisitatzea proposatzen dizugu San Telmotik

#SanTelmoEtxetik bisitatzeko, aste honetan, besteak beste, proposatzen dizkizugu Antton Elizegiren erakusketaren inguruan argitaratu berri dugun bideoa, Gregorio González Galarzaren inguruko Miaka ikerketa koadernoa, Elkano Zikloko lehen hitzaldia eta J.A. Artzeri egindako omenaldia.

Jarraitu irakurtzen

Donostia Kultura: maiatzaren 3ra bitarteko egoera

Donostia Kultura: COVID-19

COVID-19 birusak (koronabirusa) eragindako krisiaren ondorioz, hauxe da gaurko egunez, martxoak 31, Donostia Kulturaren gune, zerbitzu, jarduera eta ikuskizunen egoera.

Jarraitu irakurtzen

#DKetxean: Ipuinaren Ordua + literatur solasaldia

Ipuinaren Ordua

Dagoeneko iragarrita dauden online zerbitzuez eta edukiez gain, Donostia Kultura bere eduki digitalak sortzen eta egokitzen hasi da datozen asteetan herritarrei klik batean eskaintzeko.

Jarraitu irakurtzen

Giza Eskubideen Zinemaldiari buruzko Filmineko kanalerako gida

La casa junto al mar

Duela aste batzuk, kanal bat ireki zen Filmin online plataforman. Kanalak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren komisariotza du, eta bertatik aurreko zinemaldietako pelikuletara sar daiteke, baita bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuetara, gizarte-gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanetara eta euskal ekoizpenei buruzko atal batera ere: www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos.

Jarraitu irakurtzen

2020ko Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua

Victoria Eugenia Antzokia

Martxoaren 27an ospatzen den Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko mezua Shahid Nadeem dramaturgo pakistandarrak, Ajoka Theatre taldearen sortzaile eta zuzendariak, idatzi du aurten (Itzulpena: Iñaki Iñurrieta).

Oharra: egungo egoera dela eta, XX. Donostia Antzerki Sariko gala atzeratu egin da. Data berria aurrerago iragarriko da.

Jarraitu irakurtzen